Jon Martin eta Aitor Sarriegi bertsolariak, G Puntuko finalaurrekoetara
2011-10-31 13:02 BertsolaritzeaZapatuan jokatu zan Hondarribiko final-laurdenetako saioan Aitor Sarriegi beasaindarrak lortu zituan puntu gehien; Idiazabalen, barriz, domekan, Ion Martin izan zan onena. Halan ba, Sarriegi eta Martinek Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalaurrekoetrako txartel bana lortu dabe.
Zapatuan jokatu zan Hondarribiko final-laurdenetako saioan Aitor Sarriegi beasaindarrak lortu zituan puntu gehien; Idiazabalen, barriz, domekan, Ion Martin izan zan onena. Halan ba, Sarriegi eta Martinek Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalaurrekoetrako txartel bana lortu dabe.
Jente ugari batu zan Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan; bertsozaleek txaloka hartu zituen arrastiko sei protagonistak: Aitor Sarriegi bera, Iñigo Izagirre, Alaia Martin, Nahikari Gabilondo, Amaia Agirre eta Haritz Casabal.Itziar Etxezarreta izan zan gai-jartzailea. Hasierako agurren ostean, 6ko motzean kantau eben binaka; ondoren, koplak etorri ziran eta zortziko handiak. Bakarkako lanean be ederto ibili ziran bertsolariak. Hamarreko txikietan, akaso, saioak behera egin eban apurtxu bat.
Idiazabalen, hitzordua domekan izan zan, Igarondo pilotalekuan, hain zuzen be. Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Jon Martin, Felix Zubia, Oier Aizpurua eta Ainhoa Agirreazaldegi izan ziran han bertsotan, eta euren gidari, Iñaxio Usarralde.
Pilotalekua topera egoan.Fase honetako saio guztietan lez, sei puntuko motzean ekin eutsen lehenengo. Kopletan, Nerearenak eta Felixenak izan ziran txalotuenak. Zortziko handian, saioan orekatuak izan ziran. Bakarkako beharretan be bertso ederrak entzun ziran, bertsozaleak gustura egoteko modukoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!