Atzerrian jaio eta euskal arbasoak dituen 30 gaztek Euskadi ezagutuko dabe lehen aldiz Gaztemundu 2011 programeari esker

Bizkaie! 2011-10-27 15:00   Euskaldunak munduan

Aurten sei herrialdetako zazpi mutil eta 23 neska aukeratu ditue programan parte hartzeko. Euskal Etxe gehiago izanik, Argentinatik 23 lagun etorriko dira, eta kopuru horretatik urrun, Uruguaik eta Txilek bina ordezkari izango ditue. Azkenik, Venezuelatik, Kolonbiatik eta Brasiletik ordezkari bana etorriko dira. Programeak bi aste inguru iraungo dau eta gazteek euskal geografiaren zati handi bat ezagutzeko aukerea izango dabe.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Gaztemundu 2011 programea antolatu eta sustatuko dau, beste herrialde batzuetan jaio eta euskal arbasoak dituen 30 gaztek Euskadi lehenengo aldiz ezagutzeko aukerea izan daien.

Gaztemundu programearen helburua euskaldunen ondorengoek Euskadiren iragana eta oraina bertatik bertara ezagutzea da. Programeari atxikimendua berresteko hainbat baldintza bete behar izan ditue, berbarako, Euskal Etxe baten finantziazino eta programazinoaren kudeaketa ereduari buruzko ikerketea egitea. Gainera, Euskaditik kanpo bizitea eta Euskal Etxe ofizial bateko abzkide izatea nahitaezkoa baldintza dira.

Aurten sei herrialdetako zazpi mutil eta 23 neska aukeratu ditue programan parte hartzeko. Euskal Etxe gehiago izanik, Argentinatik 23 lagun etorriko dira, eta kopuru horretatik urrun, Uruguaik eta Txilek bina ordezkari izango ditue. Azkenik, Venezuelatik, Kolonbiatik eta Brasiletik ordezkari bana etorriko dira. Programeak bi aste inguru iraungo dau eta gazteek euskal geografiaren zati handi bat ezagutzeko aukerea izango dabe.

Era berean, bizi diran herrialdeetatik be Euskadiri buruzko beren ikuspuntua adierazo edo Euskal Etxeak hobetzeko ekarpenak egin ahal izango ditue, besteak beste. Gaztemundu 2011 espedizinoak bart ekin eutson bere abenturari, Gasteizen. Nahiz eta urriaren 25ean heldu, atzo eta gaur gaur Gasteizko Alde Zaharra edo Villa Suso, Montehermoso eta Escoriaza Esquivel berpizkundeko jauregiak ezagutzeko aukerea izango dabe, ikerketa eta txostenakaz hasi baino lehen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu