Mariano Ferrer kazetariaren artikuluak liburu batean batu ditu Ttarttalok

Bizkaie! 2011-10-31 23:42

Mariano Ferrer kazetari ezagunak Lo que dije y digo kaleratu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Imanol Murua Uria kazetariak aukeratu ditu liburuan jasotako artikuluak; 1991 urtetik 2010era bitartean idatzitako ehun bat testu, hain zuzen be.

Mariano Ferrer kazetari ezagunak Lo que dije y digo kaleratu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Imanol Murua Uria kazetariak aukeratu ditu liburuan jasotako artikuluak; 1991 urtetik 2010era bitartean idatzitako ehun bat testu, hain zuzen be. Jakin, El Mundo del País Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan argitaratutako artikuluak dira.

Lo que dije y digo liburua Euskal Herriaren azken hamarkada bien erradiografia zehatz eta interesgarria egiteko liburu aproposa da, batez be politikari jagokonez, baina arlo sozialaren, kulturalaren eta ekonomikoaren inguruan bere bai.

Mariano Ferrer 1971. urtean hasi zan beharrean Herri Irratian, eta ordutik makina bat personantzako erreferentziako kazetaria bihurtu zan. Bai irratian bai prentsa idatzian, azalpenak argi emoteko abilidadea erakutsi dau kazetari donostiarrak.

Ttarttalo argitaletxeak Aterpea izeneko bilduman kaleratu dau liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu