Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen 22. Astea barikuan abiatuko da
2011-10-27 17:06 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXII. Astea zapatuan hasiko da, urriaren 29an, eta zemendiaren 4an amaituko da. Aurreko edizinoen lez, urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai. Alexander Bustillok eta Julien Mauryk zuzendutako Livide lanagaz hasiko da aurtengo edizinoa.
Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXII. Astea zapatuan hasiko da, urriaren 29an, eta zemendiaren 4an amaituko da. Aurreko edizinoen lez, urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai. Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXII. AsteaAlexander Bustillok eta Julien Mauryk zuzendutako Livide lanagaz hasiko da barikuan, urriaren 29an.
Aurten, hogei film luze izango dira lehian, Ikusleen Sariaren 6.000 euroak irabazteko asmoz. Zinemearen astea zemendiaren 4an amaituko da, lehiaketatik kanpo proiektauko dan Alejandro Brugueseren Juan de los muertos komediagaz.
Livide beharragaz gan, sail ofizialean ondoko pelikulek parte hartuko dabe, besteak beste: Red State (Kevin Smith), Attack the Block (Joe Cornish), The Devil's Rock (Paul Campion), The Orphan Killer (Matt Farnsworth), Saint (Dick Maas), Tomie Unlimited (Noboru Iguachi) eta Troll Hunter (Andre Ovredal).
Beste urte batzuetan lez, Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Asteak film laburren saila be eukiko dau. Edizino honetan hamabost film eskainiko dira, eta hiru sari izango dira: Publikoaren Saria, Nazinoarteko Epaimahaiaren Saria eta Epaimahai Gaztearen Saria.
Zatoz eta Begira zikloak sasoi batean kaltegarriak ei ziran pelikulak proiektauko ditu. Hemen, filmen zerrendea: La semana del asesino (Eloy de la Iglesia), Tras el cristal (Agusti Villaronga), Seul contre tous (Gaspar Noe), A Clockwork Orange (Stanley Kubrick), Cannibal Holocaust (Ruggero Deodato), Peeping Tom (Michael Powell), Possession (Andrzej Zulawski) eta Thriller. A Cruel Picture (Bo Arne Vienius).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!