Ameriketako euskal kultureari arnasea emon deutso Boiseko Jaialdiak

Dabi Piedra 2010-08-03 12:07   Euskaldunak munduan

Bost urtean behin ospatzen da Jaialdia Boisen, garagarrilarren amaiera aldera eta Euskal Herritik kanpora ez dago horrenbeste jente erakarten dauen beste euskal jairik, 50.000 bisitari inguru antolatzaileen kalkulu baikorrenen arabera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Madres e hijas

Karolina Almagia 2010-07-30 11:47

'Cosas que diría con sólo mirarla' (2000) eta 'Nueve vidas' (2005) filmek agirian itxi eben Rodrigo Garciaren abilezia gizakien barruko sentimenduak erakusteko orduan. Orain, 'Mother and child' honetan baieztatu geinke: Garcia Marquezen semeari sormenaren maisutasuna atzemoten jako zanetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bi euskal erakunde dagoz Bikaintasunaren 2010eko Europar Sarien finalisten artean

Bizkaie! 2010-07-30 11:40

Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea eta Gasteizko Olabide Ikastola EFQM Excellence Award europar enpresen kudeaketa aurreratua autortzen dituen sarien finalista dira.

Udea zororik dabil eta honezkero sikatea dago

Oscar Dominguez 2010-07-30 02:00   Begi betegarri

John Sayles, Naomi Kawase, Bent Hamer, Raul Ruiz eta Peter Mullan Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira

Bizkaie! 2010-07-28 16:32   Barriak

Naomi Kawase, Ben Hamer, Peter Mullan eta Victoria Galardi zuzendariak lehenengo aldiz lehiatuko dira Donostiako 58. Nazinoarteko Zinemaldian Urrezko Maskorra lortzeko, eta John Sayles, Raul Ruiz eta Daoud Aoulad-Syad barriro be lehian izango dira.

Monumentua bioaniztasunari

Zigor Aldama 2010-07-28 16:02   Bidaide

Ulez betetako kubo bat besterik ez da baina Shanghaiko Expo Unibersaleko Erresuma Batuko pabilioia ikusgarrienetakoa eta deigarrienetakoa da. Hazien Katedrala bertan dago.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Korterraza I. Film Labur Jaialdia Gasteizen garagarrilaren 28tik 31ra

Bizkaie! 2010-07-28 11:12

Danetara, 34 film labur proiektauko ditue, 30 sail ofizialaren barruan eta 4 lehiaketaz kanpo. Ikusgai egongo diran lanen artean ezagunak diran hainbat zuzendari eta aktore dagoz: Nacho Vigalondo, Fran Perea, Javier Martin, Dani Mateo, Elena Anaya, Gorka Otxoa, Manu Carreño eta Elena Ballesteros, besteak beste.

Txile, India eta Errusiako jantzak Bilbon Portugaleteko eta Euskal Herriko XXXVI. Folklore Jaialdiaren barruan

Bizkaie! 2010-07-28 10:55   Kulturea

Portugaleteko Elai Alai Kultur Alkarteak antolatzen dauen Nazinoarteko XXXVI. Folklore Jaialdia Bilbora itzuliko da hainbat urteren ondoren, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailagaz alkarlanerako akordioa lortu ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

San Justoko karobia barriro ketan

Bizkaie! 2010-07-27 16:33

Garagarrilaren 31n, zapatuan, goizeko 11:00etan piztuko dau karobia Juan Aranak

Kareharria, egurra eta sua nahastauko dira San Justoko karobi frantsesean. Lanbide honen gorabeherak ezagutu eta aldi berean Arratian ospatzen dan erromeria bitxi eta herrikoienetako batez gozau nahi dauenak, hitzordua dauka datorren garagarrilaren 31an eta abuztuaren 1ean Zeanuriko San Justo eta Pastor-en omenezko baseleizearen inguruan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ahozkotasuna euskal kulturan; lehen, orain eta gero

Bizkaie! 2010-07-27 14:11   Bertsolaritzea

'Ahoa bete hots' jardunaldien azken eguneko gogoetak

Lorea Agirre: 'Euskal kulturea sakonetik bizibarritzeko giltza, modu, eredu edota kultur politikez harago, hizkuntzea da: zelan egiten dogun horrek zelakoak garen esaten dauelako. Hau da: euskerea kontzienteki erdigunean jarteak modu jakin bateko eredu eta kultur politikagintzea eskatzen edo ekarten dau halabeharrez'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EikenBANKen III. edizinoko irabazleek kontratua sinatu dabe Baleukogaz, 'ErrezEta Ikasiz' telebista-saioa produziduteko

Bizkaie! 2010-07-27 11:08

Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte dira EikenBANK programearen hirugarren edizinoa irabazi daben Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) hiru ikasle gazteak, eta Eduardo Barinaga Baleukoko bazkide zuzendariaren eskutik jaso eben 4.000 euroko saria.

Bertso-desafioa

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-07-27 10:53   Bertsolaritzea

1987ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako liburua leiduten nengoala zera okurridu jat, liburuan bertan dagozan askok euran seme-alabakaz egin leikiela bertso-desafioa. Jon Lopategi, Moises Enbeita, Jon Enbeita, Jose A. Aranburu 'Natxi', Xabier Amuriza, Juan Mari Areitio 'Gaztelu' eta Ireneo Ajuriaren bertsoak topau dodaz bertan.

Araiako XVII. Umore Antzerkiaren Jaialdiak 43 saio eskainiko ditu Araba osoan zehar

Bizkaie! 2010-07-27 10:41   Kulturea

Ardatz bi izango ditu antzerki eskaintzak: hitzordu nagusia, Asparrenan, abuztuaren 12tik 15era bitartean eta 15 saio aurreikusi ditue; eta gero, abuztuaren 6tik 23ra, Arabako txoko guztietan; hamar konpainia 14 herritan ibiliko dira 28 saio eskaintzeko.

Ibai izenen erabilera zuzenaz

Bizkaie! 2010-07-26 15:42   Euskerea berbagai

Euskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen dabil. Osoko bilkurearen azkeneko bi bileretan Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diran ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak onartu ditu.

Jaialdi 2010: dana prest Idahoko Boisen

Bizkaie! 2010-07-26 15:15   Euskaldunak munduan

Jaialdi 2010, euskal kulturea eta ohiturak gogoratzeko bost urterik behin antolatzen dan Jaialdiko ekitaldi nagusiak garagarrilaren 27an hasi eta abuztuaren 1ean amaituko dira

'Ahoa bete hots' Villabonan: ahozkotasuna hezkuntzan, literaturan eta hedabideetan

Bizkaie! 2010-07-26 12:19   Bertsolaritzea

'Ahoa bete hots' jardunaldien bigarren saioko gogoetak

Joan Kruz Igerabide: 'Ahozkotasunaren alorrean emozinoak eta sentipenak dira abiapuntua. Esangura honetan ez dago aditurik gurasoak bezain ondo komunikatuko danik. Ahozko transmisinoan igorlearen barruko jarrerea da garrantzitsuena. Formeari dagokionean, hobeto edo okerrago adierazo arren, norberaren gorputzaren inplikazinorik barik ganerako guztia apainkeria hutsa da'.

Gasteizko 35. Antzerki Jaialdiak erabateko hiru estreinaldi izango ditu

Bizkaie! 2010-07-26 11:44   Kulturea

Urriaren 1etik zemendiaren 28ra, Gasteizeko 35. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak 29 ikuskizun hartuko ditu aurtengo udagoienean; danetara, nazinoarteko 15 produkzino, 3 erabateko estreinaldi eta 9 estreinaldi EAEn izango dira.

Udako ikastaroen balantze positiboa egin dau UEUk

Bizkaie! 2010-07-26 10:57   jardunaldiak

Eibarko Markeskoa Jauregia, Baionako IUT unibersidadea eta Iruñeko Hizkuntza Eskolea izan dira aurten ikastaroen topagune eta, danetara, 400 partaide inguru batu dira.

Aukeratu ditue Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emondako I. Ipar Kutxa Sariko 16 finalistak

Bizkaie! 2010-07-23 15:32   Jan edanak

Jatetxeen artean, 'Remenetxe' (Muxika), 'Andra-Mari' (Galdakao), 'El Viejo Zortzi' (Bilbo) eta 'Boroa' (Zornotza) eta tabernen artean, barriz, 'Motagane' (Erandio), 'Oreka' eta 'M&G' (Zalla), '1000 Kolorao' eta 'Auzokoa' (Gernika), 'Catavinos' eta 'Arrantzale' (Algorta), 'Bitoque', 'Gure Toki', 'Lar', 'Mugi' eta 'Zamakolako' Errota (Bilbo) dira finalistak.