‘Luke eta Lucy’ animazinozko filmearen estreinaldia, abenduaren 23an

Bizkaie! 2011-12-22 11:53   Barriak

Gabonetan, animazinozko Luke eta Lucy pelikulea ikusteko aukerea izango dogu EAEko zinema-aretoetan, Eusko Jaurlaritzearen Zinema Euskeraz programeari esker. Estreinaldia abenduaren 23an egingo dabe, Gasteizeko Floridan eta Donostiako Principen; Tolosako Leidorren, barriz, hilaren 26an izango; eta, Bilboko Multisen, 30an.

Gabonetan, animazinozko Luke eta Lucy pelikulea ikusteko aukerea izango dogu EAEko zinema-aretoetan, Eusko Jaurlaritzearen Zinema Euskeraz programeari esker. Estreinaldia abenduaren 23an egingo dabe, Gasteizeko Floridan eta Donostiako Principen; Tolosako Leidorren, barriz, hilaren 26an izango; eta, Bilboko Multisen, 30an.

Luke eta Lucy hamabi urteko gaztetxuek Rangersen lana egin beharko dabe; izan be, Jim Parasite maltzurrak eta haren bandeak Texaseko Dark City uriko rangers guztiak atrapau eta txiki-txiki bihurtu ditue, inurrien neurrikoak. Parasitek mundu oso menderatu gura dau, baina Lukek eta Lucyk aurre egingo deutse, cowboy pelikulen estilora.

Willy Vandersteenek orain 60 bat urte sortutako Suske en Wiske komiki arrakastatsuan dauka oinarri istorioak. Pelikularen aurrekontua hamar miloe eurokoa izan da. Zuzendaritzan“Ice Age II filmaren animazinozko taldearen kide batzuk dagoz, ganera.

Zinemetara euskerazko pelikulak ekarteaz aparte, Zinema Euskerazek DVD barri bat iiniko dau salgai Elkar dendetan, 12,95 euroren truke: Atom Egoyam zuzendutako Chloe filmea, hain zuzen be. Liam Neeson eta Julianne Moore aktore ezagunak dira pelikulearen protagonista nagusiak.

Daborduko, www.eitb.tv eta www.kulturklik.net guneetan, streaming bidez, 30 film baino gehiago ikusi daitekez, doban. Gabonak dira-eta lan gehiago ipini ditue sarean: Mundu ia perfektua, Olentzero eta Subilaren lapurreta, Torremolinos 73, Betizu izar artean, Izarren argia eta Neguko eguzki hotza, besteak beste.

Zinema Euskeraz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta bere helburu nagusia herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da, eskaintza nahikoa bermatuz eta euskera kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntza lez sustatuz. Helburu hau garatzeko bost jarduera daukaz martxan: zinema-aretoetako estreinaldiak, DVDen salmentea, Interneteko streaminga, udalerrietako zinema-aretoak eta eskolak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu