'Piztien artean ibiltzen' erakusketea ikusgai dago Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2011-12-19 17:25   Kulturea

Piztien artean ibiltzen erakusketea inaugurau dau Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusi Gonzalo Olabarriak, Bilboko Arkeologi Museoan. Erakusketea apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai. Milaka urtean gizakiekaz batera bizi izan ziran espezien hazurrak batu ditue, dan-danak Euskal Herriko aztarnategietan topautakoak.

Piztien artean ibiltzen erakusketea inaugurau dau Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusi Gonzalo Olabarriak, Bilboko Arkeologi Museoan. Erakusketea apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai.

Arkeologi Museoan milaka urtean gizakiekaz batera bizi izan ziran espezien hazurrak batu ditue, dan-danak Euskal Herriko aztarnategietan topautakoak. Hazurrok honeenak animalienak dira: alde batetik, orain 100.000 urte baino gehiago euskal lurraldeetan bizi ziran bedarjale handienak (elefanteak, errinozeroak eta bisonteak, besteak beste) edo harrapakari bildurgarrienak (leize-hartzak, lehoinabarrak eta lehoiak etabar), eta, bestetik, orain dala 8.000 urte etxekotuak izandako beste batzurenak (uroak, basurdeak, ahuntzak, basakatuak edo zaldiak).

Erakusketearen arduradunek azaldu dabenez, etxeko abereei egindako manipulazino genetikoaren ondorioz, bertoko arraza batzuk sortu zituen; horregaitik, gaur egun, euskal animalia arrazak dagozala esaten dogu. Euskal artzain txakurra, Enkarterriko villanoa txakurra, ardi latxa eta karrantzarra, pottokea eta behi pirenaikoa, montxinea eta betizua; horrek danak dagoz ikusgai erakusketan. Horrezaz gan, animaliak erabiliz eginjdako tresnak edo jakiak be agiri dira; esaterako, elikagai batzuk, arpoiak, labanak eta abar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu