Regina José Galindoren lanak ikusgai izango dira Artium museoan

Bizkaie! 2011-12-21 14:51   Kulturea

Gasteizeko Artium museoko patronatuak osoko bilkurea egin dau, 2012ko aurrekontuak onartu eta hurrengo erakusketak zehazteko. Hartutako ebatziaren arabera, Artiumen diru-sarrerea % 10,5 txikituko da; lau miloe eta erdi inguru jasoko ditu, hain zuzen be. Programazinoari jagokonez, Pablo Picassoren Guernica-ren sortze-prozesuari buruzko erakusketea nabarmendu dabe museoko arduradunek.

Artiumek Regina José Galindoren erakusketeagaz ekingo deutso 2012. urteari. Guatemalako artistea performancearen arloan sortzaile ezaguna da. 2005ean, Veneziako 2005eko Biurtekoan Urrezko Lehoia jaso eban. Estadu espainiarrean izango daben bakarkako lehenengo erakusketea izango da.

Martian Guernica-ren inguruko erakusketea edegiko dabe. Jose Ramon Amondarainek zortzi oihal handi margotuko ditu, Guernica-ren sortze-prozesuan, Dora Maar-ek dokumentautakoaren arabera, pausu nabarmenak izan ziranak berreginez. Prozesu beraren barruan, eta Amondarainen lanaren alboan, beste lau artistek — Cristina Lucas, Pepo Salazar, Daniel García Andújar y Pilar Albarracín— gaiaren inguruko ikuspegi gaurkotu eta barria eskainiko dabe.

Ignasi Aballí katalanaren bakarkako erakusketea maiatzean inaugurauko da. Ikusgai izango diran lanetako batzuk erakusketa honetarako beren-beregi egindakoak dira. Maiatzean zabalduko da Alfredo Álvarez Plágaro arabarraren erakusketea bere.

Udagoienean, Artiumen hamargarren urteurrena ospatzeko, zentroko areto guztiak Bildumeari eskainiko deutsoz. Hiru erakusketa izango dira, izenburu beragaz: Haritik tiraka. Horrezaz gan, beste ekimen batzuk preparetan dabilz, urtemugea dala eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu