Charles Chaplinen 'City Lights' filma, Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketearen ardatz

Bizkaie! 2011-12-22 09:56   Musikea

Charles Chaplinen City Lights film mutua izango da Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketen ardatz nagusia, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Eibarreko hezkuntza-esparruan egingo da topaketea. 2012ko lehenengo kontzertua urtarrilaren 2an egingo dabe, Bilboko Euskalduna Jauregian; hurrengoa, hilaren 3an, Gasteizeko Principal Antzokian; eta, azkenengoa, 4an, Donostiako Kursaal Jauregian.

Charles Chaplinen City Lights film mutua izango da Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketen ardatz nagusia, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Eibarreko hezkuntza-esparruan egingo da topaketea. 2012ko lehenengo kontzertua urtarrilaren 2an egingo dabe, Bilboko Euskalduna Jauregian; hurrengoa, hilaren 3an, Gasteizeko Principal Antzokian; eta, azkenengoa, 4an, Donostiako Kursaal Jauregian. Hiru emonaldiotan Chaplinen filma musikatuko dabe, musikea eta irudiaren arteko sinkronia-ariketa ederra eginez.

City lights 1931ko apirilaren 4an estreinau zan Estadu espainiarrean. Film mutua sortu eban Chaplinek, soinudun zinemearen arrakastearen erdi-erdian, eta sekulako ospea izan eban. Pelikulan landutako baloreak azpimarratu ditue ekimenaren arduradunek; maitasuna, eskuzabaltasuna eta alkartasuna.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatu dau EGOren neguko topaketea, eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa finantza-erakundeen gizarte-ekintzen babesa dauka. Musikari gazteei kalidadezko prestakuntzea eskaintzea dau helburu ekimenak; daborduko, ehunka musikari gazteri eskaini jake goi-mailako orkestra-prestakuntzea.

Familiartean entzun eta ikusko programea atonduko dau EGOk, konposizino ezagunekaz. Holan, entzule barriak bereganatu gura ditue. Orkestra profesionaletan gero eta sarriago programetan daben errepertorioa landu nahi dabe musikari gazteekaz.

City lights-en filmazinoa 1928an hasi zan, The jazz singer lehenengo film soinuduna estreinau baino hile batzuk lehenago. Filmak lora-saltzaile itsu baten istorioa dakar; gizon bat ezagutzen dau kalean, Charlot, gizon eskuzabal eta ona. Neskearen papera Virginia Cherrillek egin eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu