'Egunsentia' irudiak irabazi dau Bizkaie! Argazki Lehiaketea 2011

Bizkaie! 2011-12-20 11:04

Arantzazu Altuberen Egunsentia argazkia izan da aurtengo Bizkaie! Argazki Lehiaketearen irabazlea. Horrezaz gan, beste saritu bi izan dira: Natura I, Eider Elizegirena; eta, Ortzadar, Saioa Larrearena. Sariketearen epaimahaiburu Zigor Aldama kazetariak jasotako argazkien originaltasuna azpimarratu dau.

Arantzazu Altuberen Egunsentia argazkia izan da aurtengo Bizkaie! Argazki Lehiaketearen irabazlea. Horrezaz gan, beste saritu bi izan dira: Natura I, Eider Elizegirena; eta, Ortzadar, Saioa Larrearena. Sariketearen epaimahaiburu Zigor Aldama kazetariak jasotako argazkien originaltasuna azpimarratu dau. Lehenengo saria Zornotzako Jauregibarria Jatetxean lagun birentzako dastaketa-menua da; bigarrena eta hirugarrena, ostera, Bizkaie!-ren 10. urteurreneko kamiseta eder bana.

Aurtengo parte-hartzeari jagokonez, beste edizino batzuetakoa lakoa izan da; gitxi gorabehera 20 argazki jaso doguz. Lehiaketako gaia librea izan arren, paisajeak izan dira nagusi batu doguzan argazkien artean. Bialdutako 23 irudietatik, epaimahaiak hiru finalistak aukeratu zituan: Saioa Larrearen Ortzadar, Arantzazu Altuberen Egunsentia eta Eider Eizagirreren Natura I.

Egunsentia irudiaren indarra eta edertasuna azpimarratu ditu Zigor Aldama epaimahaiburuak. Gizakien irudiek berezi egiten dabe paisajea, ez da paisaje hutsa, ganeratu dau.

Bestetik, Natura I argazkiaren perspektibea nabarmendu dau: Sarritan ikusitako lorearen ikuspegia desbardina da, lehenengo begiratuan zein dan jakitea be ez da erraza. Ortzadar-i jagokonez, momentua atrapetako gaitasuna izan dau kontuan Aldamak: Natureak berak ipini dau momentua, baina argazkilariak jakin egin behar dau argazkia egiten. Egileak lortu dau momentu hori jasotea.

Bizkaie! Argazki Lehiaketan gaia librea da, eta parte-hartzaile bakotxak hiru argazki aurkeztu leikez gehienez be. Jasotako irudi guztiak Jo Begiz izeneko galerian dagoz ikusgai, eta Facebook-eko Bizkaie!-ren horman be ipini doguz. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Bizkaie!-ren esku geratu dira; aurrerantzean agerkariko artikulu zein galerietan erabili ahal izango dira, beti be egilearen izena jarriz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu