Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak, Gasteizeko 36. Jazzaldian

Bizkaie! 2011-12-21 14:11   Musikea

Gasteizeko 36. Jazzaldiko antolatzaileak datorren urteko jaialdiaren egitaraua atontzen hasi dira, eta daborduko bertan joko daben hiru musikariren izenen barri emon dabe: Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak. 2012ko Gasteizeko Jazzaldia garagarrilaren 15etik 21era bitartean egingo da.

Sonny Rollinsek eskainiko dau Gasteizko 36. Jazzaldiko azkenengo kontzertua, garagarrilaren 21ean. Lehenago, garagarrilaren 17an, Joe Lovano eta Dave Douglas izango dira Mendizorrotzako agertokian, Sound Prints boskotearen buru. Joshua Redmanen emonaldia, hilaren 18an izango da, The Bad Plus jazz garaikideko taldeagaz batera.

Jazzaldiko arduradunek prentsa-oharrean azaldu dabenez, Down Beat jazz musikeari buruzko AEBetako aldizkariak irakurleen artean egindako urteroko inkestearen arabera, gaur egungo munduko saxo tenor onenak dira Joshua Redman, Sonny Rollins eta Joe Lovano.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu