Merinalde Egunean Antonio Tovar gogoratuko dau Gerediaga Alkarteak

Bizkaie! 2011-12-21 10:19

Euskera hizkuntzea izango dau ardatz aurtengo Merinalde Egunak abenduaren 27an. Urtero moduan, Gerediagako ermitan ekitaldia antolatuko dau Gerediaga Alkarteak. 1875. urtean, abenduaren 27an, Durangaldeko eleizateetako alkateak Gerediagako gune foralean azken aldiz batu zirala gogoratzen dau holan urtero.

Euskera hizkuntzea izango dau ardatz aurtengo Merinalde Egunak abenduaren 27an. Urtero moduan, Gerediagako ermitan ekitaldia antolatuko dau Gerediaga Alkarteak. 1875. urtean, abenduaren 27an, Durangaldeko eleizateetako alkateak Gerediagako gune foralean azken aldiz batu zirala gogoratzen dau holan urtero. Urtebete beranduago, garagarrilaren 22an, Foruak kendu egin zituen eta eskualdeko erakundeak desagertu. Merinalde Egunagaz, Durangaldearen lurraldetasuna eta izan zituan berezko erakundeak gogoratzen dira.

Abenduaren 27an, arratsaldeko 19:00etan Gerediagako ermitan izango da aurtengo ekitaldia. Euskerea ardatz hartuta, Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskarazalea gogoratzeko ekitaldia izango da, haren jaiotzearen mendeurrena bete danean.

Antonio Tovar Valladoliden jaio zan, baina bere aita Elorrioko notarioa izan zan eta 11 urtera arte Elorrion bizi izan zan. Gero, Elorrion ikerlari euskera hizkuntzea ikertzen be urte batzuk egin zituan. 1980an, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan be parte hartu eban. Madriletik etorrita, Durangoko udaletxeko aretoan Azokako sarrera hitzaldia emon eban. Fray Juan de Zumarraga durangarraren euskerazko idatzien ganean jardun eban besteak beste.

Antonio Tovar gogoratzeagaz batera, Merinalde Eguneko ekitaldian Iñaki Gaminde hizkuntzalariak be parte hartuko dau. Durango Merinaldeko euskerearen ezaugarri eta berezitasunei buruz berba egingo dau. Gamindek Bizkaiko hainbat herritako euskerea ikertzen lan handia egin dau azken urteetan.

Erantsitako argazkia: Foto Sol-ek itxi eta Gerediaga Alkartearen artxiboko argazkia da, 1980. urtekoa, abenduaren 8an ataratakoa, Durangoko Euskal liburu eta Disko Azokaren sarrera hitzaldikoa. Durangoko udaletxearen aretoan izan zan eta Antonio Tovar hizkuntzalariak parte hartu eban, Fray Juan de Zumarraga durangarri buruz berba eginez.

Ezkerretik eskumara: Jose Luis Lizundia, Antonio Tovar, Patxi Zubikarai Durangoko Alkatea eta Sabin Goikolea Gerediagako presidentea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu