Mikel Martinezek 'Larria, kutsakorra, mendebaldekoa' komedia estreinauko dau abenduaren 7an Durangon
2010-11-22 14:38 KultureaPatxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua dau oinarri Tartean antzerki taldearen lan barriak. Bakarrizketea izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia egingo ditu, eta pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etenbakoan.
Antton Aranburu bakarlariak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau 'Goraka' izenagaz
2010-11-22 13:02 MusikeaAranburu bere bandeagaz batera egon da diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Bandeak Bidaiari Bakartiak izena hartu dau. Goraka zelan sortu zan eta abentura honek zer eskaintzen deutson azaldu dau Aranburuk.
Kepa Junkera: 'Energia edadearen, estetikearen gainetik dagoala konturatu naz'
2010-11-22 12:04 BarriketanMusikaria
Onintza Enbeitak irabazi dau Durangon lehenengo finalaurrekoa
2010-11-22 10:22 BertsolaritzeaMuxikarra zuzenean finalera pasauko dan bertsolaria, saioan 545 puntu batu ondoren. Enbeitaren moduan, beste bi finalaurreetako irabazleak be zuzenean pasauko dira finalera eta ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Durangoko Liburu eta Disko Azokeari izenburua aldatu behar izango ete deutsagu?
2010-11-22 10:18 Begi betegarriUPV/EHUk 'Emakumeak eta generoa meatzetan' jardunaldiak antolatu ditu
2010-11-22 09:56Gaur, zemendiak 22, Barakaldoko Meatzeen eta Herri-Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Emakumeak eta generoa meatzetan jardunaldiak hasiko dira, UPV/EHUko Bardintasunerako Zuzendaritzeak antolatuta. Jardunaldi honeek atal bi izango ditue: alde batetik, Emakume injineruak eta asmatzaileak erakusketea, eta bestetik, Enkarni Gómez UPV/EHUko irakasleak emongo dauen Zientzia eta generoa. Meatzeen kasu berezia tailer-ikastaroa.
PreZINEBIren amaiera ekitaldi alienigena
2010-11-19 15:57 BarriakPreZINEBIn ohikoa danez, Bilbon izen bereko film laburren zinemaldi ausarta antolatzen dauen CAÓSTICA Alkartea izango da barriro be 52. edizino honen amaiera ekitaldiaren arduraduna eta UFO-PORNOari eskainitako festa bat antolatuko dau.
'Euskera 2009, 54, 3' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2010-11-19 15:34 Euskerea berbagaiGaur, zemendiaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egin ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, gazteak, aisialdia eta euskerearen inguruan. Jardunaldien barruan, Euskera agerkariaren zenbaki barria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztu dau Euskaltzaindiak.
Getxoko 6 taldek hartuko dabe parte Izarren Distira III. Galan
2010-11-19 15:18 jardunaldiakGazteen talentua saritzen dauen lehiaketan eurek preparautako ekitaldia ikusi ahal izango da. Oraingoan Artaza Institutoko bi taldek, Aixerrota Institutoko batek, Fadurako beste batek eta San Nikolas ikastaloko bik hartuko dabe parte. Gazte gehienak 13 urtekoak dira eta jantzan egin, abestu eta bakarrizketaren bat eskainiko dabe.
Kontseiluak hizkuntza-politika eragingarriaren beharrizana azpimarratu dau
2010-11-19 14:55 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak igazko ikasturtean indarrean izan diran hizkuntza-politikak aztertu ditu. Datorren asterako, aurrera begira jarteko asmoagaz jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoerearen azterketa sakona egingo badau be, batez be azken garaian gertatutakoen inguruko azterketearen barri emon dau.
'Munduko sukaldaritza Euskal Herrian' liburu dotorea aurkeztu dau Ttartalok
2010-11-19 14:47 kulturbiz100dik gora errezeta topauko ditu irakurleak liburuan eta 11 jatetxeri buruzko erreferentziak: Bilboko lau Ein Prosit, Bere Bar, El Charro loco, eta La parrilla argentina; Baionako Harmonika; Angeluko Le cedre du Liban; Miarritzeko Vishnu; Iruñeako Avvocato Pentito; eta Donostiako Cafe Saigon, Txubillo eta Tsi Tsao.
Flamenkoaren erritmoari euskerearen doinua batu deutso Badaukat taldeak lehenengo diskoan
2010-11-19 14:34 Musikea'Euskerearen fonetikea, ahoskerea, doinua, flamenkorako aproposak dirala konturatu nintzan eta hor hasi zan proiektu hau mamitzen', azaldu dau Jose Herediak.
Lyoneko Operako Balletak 'Giselle' obrearen bertsino garaikidea taularatuko dau Bilboko Arriagan
2010-11-19 13:34 KultureaBilboko Arriaga Antzokiko 2010-2011 sasoiko jantza-programazinoaren barruan, zemendiaren 20an eta 21ean Giselle ballet ezagunaren bertsino garaikidea aurkeztuko dau Lyoneko Operako Balletak. Zapatuan 20:00etan hasiko da ikuskizuna, eta domekan 19:00etan.
'El Jueves' eta 'Pompas de papel' omenduko ditue Getxoko Komiki Azokan
2010-11-19 12:59 KultureaKomiki eta Manga Azokaren bederatzigarren edizinoak binetearen mundua eroango dau Getxora zemendiaren 26tik 28ra. Hiru egunetan, komikia protagonistea izango da Areetako Geltokia plazan. Bertan, 80 salmenta-gune baino gehiago egongo dira.
Twiterren oinarritutako euskal albistegia: Umap.eu
2010-11-19 11:05Eibarko CodeSyntax enpreseak Twitterreko euskerazko jardun osoa batu eta albistegi automatikoan batzen dauen tresna barria sortu dau: Umap.eu. Albistegi horretan, euskeraz Twitterren idatzitako mezuak jasoten dira, mezu horreen edukiakaz albistegi osotuz. Twitterreko erabiltzaile euskaldunen interesen araberakoa da. Euskeraz eta katalanez jarri dabe martxan Umap.
Asier Azpiroz eta Ander Solozabalek osotuko dabe Bertxoko Sariketako finala
2010-11-19 09:35 BertsolaritzeaZemendiaren 26an, Trebiñoko sagardotegian jokatuko dan final handian, Ander Solozabal eta Asier Azpiroz ikusiko doguz kantuan, aurretik sailkatutako Jone Uria, Odei Barroso, Ainhoa Mugika eta Julio Sotogaz batera, txapel baltza buruan janzteko ahaleginetan.
Espazio publikoetan euskerea sustatzea helburu dauen Kontalaria egitasmoa izango da zapatuan Mungian
2010-11-19 01:00 Euskerea berbagaiKontalaria egitasmoaren helburu nagusia espazio publikoetan euskerearen erabilerea sustatzea da. Baina, horrezaz gan, beste helburu batzuk be baditu: euskerearen erabilereari balioa emotea, sormena lantzea, teknologia barrien inguruan jardutea eta belaunaldien arteko hartu-emonak eta komunikazinoa bultzatzea euskeraz.
'Erotismoa' ardatz hartuta dator aurten Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea
2010-11-18 14:49 KultureaAbenduaren 4tik 8ra Durangoko Landako Gunean egingo dan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako gero eta gitxiago falta da. Zehetasun guztiak gaur emon ditue prentsaurrekoan.
Euskerea eta alaitasuna zabaldu gura ditue Irrien Lagunak klubaren bidez
2010-11-18 14:41 kulturbizPorrotx pailazoak azaldu dauenez, 'euskerea eta alaitasuna zabaltzeko asmoz hasi ginan lanean, baina denporeagaz konturatu gara, horri baloreak gehitu behar jakozala'. Holan, Irrien Lagunak klubaren bidez, euskerea ez eze, gizartetik hartutako balore asko be sustatu gura ditue umeen artean.
Saskibaloia izango da berbagai Bilboko XII. Aste Olinpikoan
2010-11-18 14:05Bilbao Kirolak erakundeak, EHUgaz batera, Bilboko XII. Aste Olinpikoa antolatu dau, eta zemendiaren 22tik 26ra bitartean egingo da. Aurten, ekimena saskibaloiaren ingurukoa izango da, eta puntako konbidauak egongo dira.









Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...