Dantzan.com gunea itxi egin dabe, finantzabide arazoak dirala eta

Bizkaie! 2012-01-02 12:49   Kulturea

Dantzan.com gunea itxi egin dabe, diru-laguntzen beherakadea eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, webgunean bertan azaldu dabenez. Ezin dogu orain hamar urte abiatu genduan gunea ekonomikoki mantentzen jarraitu, dinoe. Abenduaren 31n bulegoa itxi arren, barriro be martxan ipinten ahaleginduko dirala adierazo dabe.

Dantzan.com gunea itxi egin dabe, diru-laguntzen beherakadea eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, webgunean bertan azaldu dabenez. Ezin dogu orain hamar urte abiatu genduan gunea ekonomikoki mantentzen jarraitu, dinoe. Abenduaren 31n bulegoa itxi arren, barriro be martxan ipinten ahaleginduko dirala adierazo dabe: Ahaleginduko gara finantzabidea eskuratzen zenbat arinen, barriz be martxan egoteko.

2011 urte baltza izan da ekonomia arloan jarduera gehienentzat, eta Dantzan.com-en be eragina izan dau. Diru-laguntzen beherakadeagaz batera Dantzan.com alkarteak martxan zituan beste jarduera batzutan be diru-sarrerak nabarmen bajatu dira. Egoera larrian geratu gara, azaldu dabe webgunean. 2012rako aurreikuspenak okerragoak dirala onartu dabe: Holan ezinezkoa da Dantzan.com elikatzen dauen lantaldea mantentzea. Ez dabe betiko agur esan, sikeran ez da hori euren asmoa. Egoerea benetan be gatxa eta gogorra bada be, finantzazinoa lortzeko ahalegin guztriak egingo dabezala azpimarratu dabe.

Hamar urteotako ibilbidean bidaide eta lagun izan dituen guztiei eskerrak emon deutsez. Ez dogu uste Dantzan.com komunikabide bat bakarrik izan danik -azaldu dabe- pentsatzen dogu komunidade bat be badala, eta informazinoa, dokumentuak, eritxiak, esker onak, zuzenketak, zorionak, albisteak, bideoak edo argazkiak konpartitzen eta horreen barri izaten parte hartu dozuen guztiok osotzen dozue komunidade birtuala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu