'The Artist'
2012-01-02 14:34 Zinema kritikakGatxa da ulertzea zelan konbentzidu zituan Michel Hazanaviciusek produktoreak zuribaltzezko film mutu bat egiteko. Edozelan be, zuzendari frantziarrak lortu eban proiektu bitxi hau aurrera ataratea. Produktoreak pozarren egongo dira orain. Izan be, aurreikusitakoaren kontra, pelikuleak arrakasta itzela izan dau.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Michel Hazanavicius.
- Produktoreak: France 3 Cinéma, Studio 37, La Petite Reine, uFilm, La Classe Américaine, JD Prod.
- Aktoreak: Bérénice Bejo, Jean Dujardin, Penelope Ann Miller, Missi Pyle, John Goodman.
- Generoa: Komedia dramatikoa.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 100 min.
Gatxa da ulertzea zelan konbentzidu zituan Michel Hazanaviciusek produktoreak zuribaltzezko film mutu bat egiteko. Edozelan be, zuzendari frantziarrak lortu eban proiektu bitxi hau aurrera ataratea. Produktoreak pozarren egongo dira orain. Izan be, aurreikusitakoaren kontra, pelikuleak arrakasta itzela izan dau. Festibaletan erakusteko filma zala begitandu arren, mundu osoko ikusleek gustura ordaindu dabe film mutua ikusteko sarrerea. Eta ez dira damutu.
Zinema-aretora sartu eta ikusleak aurreretxiak eta bildur guztiak ahaztu egiten ditu. Dean Dujardin eta Berenice Bego aktore bikainek -bigarren mailakoek bere bai- XX. mende hasierako zinemearen sasoira eroaten gaitue. Argudioa ezaguna da: zinema mutuko izar bat bazterrean geratzen da aretoetara soinua sartzean. Zulo baltz baten amaituko dau izarrak, eta emakume aktore gazte batek besterik ez dau lortuko handik ataratea.
Mimikea eta musikearen bidez, istorioa ederto ikusten da. Osogai guztiek ondo funzionetan dabe: barre egiten dogu egin behar danean, eta triste gagoz momentu egokia ailegaten danean. Hori danori bikain idatzitako gidoiari esker gertatzen da, zuzendaritza eta eszenaretze onari esker bere bai, jakina. The Artist-ek agirian itxi dau arrisku handiko filmak egiteak merezidu dauela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!