Sarean da 'Erronkari eta Ansoko toponimiaz' liburua

Bizkaie! 2012-01-02 14:48

Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr zanaren zuzendaritzapean egin eban. Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen daben Mendaur bildumako bosgarren zenbakia da.

Euskaltzaindiak Erronkari eta Ansoko toponimiaz liburua Akademiaren webgunean jarri dau. Juan Karlos Lopez-Mugartzak idatzitako argitalpen digitala konsultetako klik egin hemen.

Akademiak jakinarazo dauenez, liburu honetan Erronkaribarko eta Ansoko toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste. Ikertutako eskualdeen mapa zehatza be eskaintzen da lan honetan.

Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr zanaren zuzendaritzapean egin eban. Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen daben Mendaur bildumako bosgarren zenbakia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu