Zaldubiren 'Prediku zenbait. Hazparnen eginak' sarean ipini dau Euskaltzaindiak
2012-01-03 14:46Euskaltzaindiak Gratien Adema Zaldubi-ren Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860) liburua webgunean ipini barri dau. Hain zuzen be, argitalpen digitala hemen konsultau daiteke.

Euskaltzaindiak Gratien Adema Zaldubi-ren Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860) liburua webgunean ipini barri dau. Hain zuzen be, argitalpen digitala hemen konsultau daiteke.
Zaldubi-k Hazparnen 1854 eta 1860 bitartean egindako predikuak jasoten ditu liburuak, eta Euskaltzaindiko iturriek adierazo dabenez, sasoi hareetan eleiza katolikoaren ikuspegiak, euskeraz idatziak, aztertzeko oso baliogarria da. Sasoi bateko lekukotasuna eskaintzen dabe, ganera. Henri Duhau arduratu da testuak atontzeaz.
Gratien Adema Zaldubi (Senpere, 1828 - Baiona,1907) Atharratzen eta Baionan abade izan zan. Katezismoa musikatu eban, abesti herrikoien modura. Euskerea eta euskal ohiturak goraipatzeko kanta eta alegiak idatzi zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!