Ilustratzaileek zientziaren komunikazinoari egindako ekarpenak jaso ditu 'Elhuyar' aldizkariak

Bizkaie! 2012-01-03 09:51

Ilustratzaileek zientziaren komunikazinoari egin deutsiezan ekarpenak batu ditu Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariaren urtarrileko zenbakiak eta, esangura horretan, Luis Calçada portugaldarragaz eta Manu Ortega bilbotarragaz berba egin dau, Elhuyar Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Gizakiak irudi-preminea dauka, esparru guztietan, eta zientziaren dibulgazinoa ez da salbuespena. Hain zuzen be, zenbait artista argazki-kamerea heltzen ez dan lekura heltzen espezializau dira, eta ikusi ezin diran objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen ditue.

Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urtarrileko zenbakian artista horreetako bigaz berba egin dabe. Luis Calçada portugaldarra da horreetako bat; ESO erakundearentzat egiten ditu ilustrazinoak, munduko teleskopiorik handienak kudeatzen dituan erakundearentzat, hain zuzen be. Urruneko munduetan dauka, beraz, begiradea.

Bigarren artistea Manu Ortega bilbotarra da, zientziak emon dituan pertsonaia historikoak aldizkari honetarako bizibarritzen dituan artistea, hain zuzen. Egiten daben lanaren beharraz eta zailtasunez berba egin dabe biek zenbaki honetan.

Maria Vallet biomaterialetan adituari egindako alkarrizketea be jasoten dau urtarrileko Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariak, beste erreportaje batzugaz batera. Aldizkaria dagoeneko salgai dago, liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu