'Cheap Time' estadubatuarrek kontzertua eskainiko dabe Bermeon
2010-10-26 15:36 MusikeaBermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.
Agerre Teatroak Kolonbian eskainiko dau bere ikuskizuna
2010-10-26 14:28 KultureaAgerre Teatroa, lau urte pasau ondoren, bueltan da Kolonbian, ¡Puta vieja alcahueta Celestina! ikuskizunagaz bira txiki bat eskaintzeaz gan, Bugako XXIV. Nazinoarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan Herriek beren oroimena gal ez dagien izeneko ekimenean parte hartzeko, konpainiako arduradunek jakinarazo dabenez.
Euskera gizartean zelan sustatu aztertzeko foro bat egingo da Gasteizen zemendian
2010-10-26 12:41 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta Arabako Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuak foro bat antolatu dabe zemendiaren 14 eta 20rako, Gasteizko Artium Museoan, euskera gizartean sustatzeko 'gakoak' diran ekimenak aztertzeko helburuagaz.
'Mystikal', euskerazko lehenengo animazino filma laster pantailan
2010-10-26 11:55 BarriakFilma Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXII. Astean aurkeztuko dabe, urriaren 30ean Victoria Eugenia Antzokian, baina erabateko estreinaldia abenduaren 3an izango da zinema-aretoetan.
Karmele Artetxe da UEUko zuzendari barria
2010-10-25 18:54Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) 2010/2011 ikasturtea zabaltzeko ekitaldia egin dau Eibarren dauen Ikastetxe Nagusian, Markeskoan. Bertan, UEUk argitaratzen dauen Uztaro Giza eta Gizarte zientzien aldizkariaren 20. urteurrena ospatu eta modu ofizialean aurkeztu dabe 2012. urterarte UEUko Zuzendaria izango dana: Karmele Artetxe historialari eta ikerlaria.
Sustrai Colinak irabazi dau bigarren finalerdia, eta final handia erabagita geratu da
2010-10-25 18:07 BertsolaritzeaSustrai Colina urruñarrak txukun eta dotore osotu eban bere bertso emona Gabadiko bigarren finalerdian. Miren Artetxek bigarren postua eskuratu eban, tartekako bertso ikusgarriak eskaini ondoren. Joanes Etxebarria hirugarren sailkatu zan eta xiberotarrak final handian kantetako aukerea izango dau.
Fermin Etxegoienek irabazi dau Euskadi Saria 'Autokarabana' nobeleagaz
2010-10-25 15:11 sariak-autortzakEpaimahaiak nabarmendu dau 'euskaldunen kronika zehatza eta euskal munduaren kritika ironikoa' egin dituala Etxegoienek lan horretan. Kooperatiba batean lan egiten dauen 40 urteko gizonezko baten gorabeherak jasoten ditu liburuak.
'Lan Onari' goraipanema banatuko dau gaur Jaurlaritzeak
2010-10-25 12:34 sariak-autortzakEusko Jaurlaritzearen Kontseiluak 'Lan Onari' goraipamena emongo deutse Manu Leguineche kazetariari, Imanol Arias aktoreari, Mª Luisa Laka euskaltzaleari, Javier Ormazabal Ocerín Ormazabal taldearen sortzaileari eta Xabi Alonso futbolariari.
'Kafe Bilbao-Antzerki Laburreko Gidoien Saria' lehiaketearen zazpigarren edizinoa martxan dago
2010-10-25 12:27 jardunaldiak Lanak zemendiaren 30a baino lehen aurkeztu behar diraKafe antzerkirako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu beharko ditue lehiakideek. Formato txikiak esan gura dau lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta bere produzinoa eta banaketea merkea izan daitekela.
Aiora Renteria: 'disko barrian, funtzionetan daben kantak sartu doguz, gure estiloagaz bat datozan horrenbeste begiratu barik'
2010-10-25 12:18 BarriketanZea Mays taldeko abeslaria
Ibon Ajuria nagusi Aulestian
2010-10-25 11:13 BertsolaritzeaAulestiko Torrezelai frontoian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporekatearen harian, laurehun lagun baino gehiago batu ziran Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal bertsolariak kantetan entzuteko. Horreetatik, Ajuria gernikarrak lortu eban finalaurrekoetarako zuzeneko txartela.
111 Akademiak urriaren 27an abirazoko dau Kilkerren Soka
2010-10-22 16:06 Kulturea111 Akademiak 2010eko udagoienerako antolaturiko ekimena da Kilkerren Soka. Akademiak euskal literaturea eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko asmoz preparau dauen egitarauaren barruan garatu da eta urteko sorkuntzea ezagutzera emon eta idazleei sorkuntza hori irakurleakaz konpartiduteko aukerea eskaintzea dau helburu.
Arte Bizkarra Kulturgintzea Zaragozako Komiki Azokan izango da
2010-10-22 15:44 KultureaAbenduaren 17tik 19ra Zaragozan egingo dan IX. Komiki Azokearen antolatzaileek Arte Bizkarra Kulturgintzearen proposamena aukeratu barri dabe Aragoiko uriburuaren Auditorioan egingo dan bederatzigarren deialdirako. Aurkeztutako lanaren kalidadea eta aniztasuna balorau ditu epaimahaiak.
Bilbon izango da VII. Literatura Eskolearen lehenengo hitzordua
2010-10-22 14:18 KultureaVII. Literatura Eskolea Urriaren 23an abiatuko da Bilbon, Nabarra aldizkariaren egoitzan (Marzana Kaia, 11). Berbagaia: Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua. Akuilari: Ibai Atutxa eta Maria Colera.
'Amerikanuak' dokumentala aurkeztuko dabe Gernika-Lumon, egileen herrian
2010-10-22 12:49 BarriakAmerikanuak Elkora (Nevada, AEB) emigrautako euskaldunei buruzko film dokumentala urriaren 29an emango dabe Gernika-Lumon. Filmak, 'off'-eko ahotsik barik, dokumentaleko pertsonaiak beren eguneroko bizitzan erakusten ditu. Emonaldia Lizeo Antzokian izango da, eta bertan Audience talde gernikarrak zuzenekoa eskainiko dau, izan be, talde horrek egin dau filmaren soinu bandea.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak enpresei eta administrazinoei aplikautako kanon digitala legez kanpokotzat jo dau
2010-10-22 12:11Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak erreproduzitzaile eta euskarri digitalei apliketan jaken kanona legez kanpokoa dala erabagi dau. Ebazpenaren arabera, eskubideen jaubeen eta euskarri digitalen erabiltzaileen arteko orekeagaz bateragarria da kanona, beti be euskarri eta erreproduzitzaile horreek kopia pribaduak egiteko erabilten badira.
'Hizkuntza normalkuntzea adostasunetik baino ez da etorriko, inoiz ez inposizinotik' Lurdes Auzmendiren esanetan
2010-10-22 11:59 Euskerea berbagaiKontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretuaren gainean Auzmendi and.ak esan eban Eusko Jaurlaritzeak ez dauela ezelako asmorik euskerea ez erabilteagaitik enpresa bati isuna jarteko eta, beraz, dekretua berregingo dauela: 'Hizkuntza normalkuntzea adostasunetik baino ez da etorriko, eta inoiz ez inposizinotik'
Euskampus proiektuak ‘Nazinoarteko Bikaintasun Campus’ kalifikazinoa lortu dau
2010-10-22 10:46Euskampus izan da programako azken fasera pasau eta nazinoarteko batzorde batek ebaluau dituan 22 proiektuetako bat. Proiektuak euskal gizartearen nahiz erakundeen babes nabarmena jaso dau.
Ume gehienek ez dabe esperientzia desatseginik izan Interneten, EU Kids Online proiektuaren azterlan baten arabera
2010-10-21 18:44EU Kids Online proiektuaren txosten osoa, Interneteko arriskuak eta segurtasuna, aldi berean Londresen, Luxemburgen eta Göteborgen argitaratu da gaur, urriak 21, eta www.eukidsonline.net gunean dago eskuragarri.
'Istorio txikiak, mundu handiak' Bilbon Ibaizabal argitaletxearen eskutik
2010-10-21 15:49 KultureaIbaizabal argitaletxeak 'Istorio txikiak, mundu handiak' haur eta gazte literaturari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, 20. mendeurrenaren ekitaldien barruan. Gaurtik, hilak 21, zapatura bitartean, familia osoarentzako jarduerak, berbaldiak, gazteentzako zinema, topaketak eta lantegiak izango dira Bilboko Alhondigan.











Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...