Dibertigarria izateak tragedia baino ez dakar

Zigor Aldama 2011-12-16 14:51   Bidaide

Loboc herriko azokan erraz-erraz erosi daiteke tarsero bat. Prezioa: 500 peso (10 euro). Baldintza negargarrietan, kaiolatan eukiten ditue eta ezelako traba barik saltzen dira herritarren artean be.

Begiratu batean ez dau emoten asmo txarreko proposamena danik. Izan be, plan erakargarria da. Ugarte bat baino gehiago bisitetako aukerea dago, ur gardenetan bainua hartu, jenterik bako hondartzatan deskantsau eta itsas dortokak jagon eta indarbarritzeko gunea bisitau leikie bisitariek adierazo dau gidariak. Guimaras ugarte txikira bisitan joan dan talde turistikoan, txikienak dira dordoken kontu horretan interes handiena erakutsi dabenak; ikutu geinkez itaundu deutso 10 urteko neskato britainiar batek amari. Jakina, horretarako dagoaz animaliak hor erantzun deutso gidariak. Filipinetako Visayas ingurune naturala zoragarria da, espainiar kolonia izandakoa zeozelan egituratzen dau ekosistema pribilegiatuaren altxorrak dituan ugarte horrek.

Halan da guztiz be, itsaspeko koloreen mundu magikoa deskubriduten egun osoa emon ostean, turista batzuk zur eta lur geratzen dira ur gainean jantzan agiri dan egurrezko eraikuntza txiki bat ikusten dabenean; gidariak esaten deutse horixe dala itsas dortokak jagon eta suspertzeko gunea. Duda barik, itxura eskasa dauka, ez dau emoten ofiziala danik. Gunearen ardurea daben gazteek irribarre bategaz hartzen ditue bisitariak; ondoren, erdizka ur azpian dagozan kaiola batzuetan bata bestearen gainean agiri diran dortokak erakusten ditue; espezie hau desagertzeko zorian dagozan espezien salerosketearen ganeko nazinoarteko hitzarmenaren (CITES) lehenengo eranskinean dago sailkatuta.

Dortoken egoera negargarriagaz arduratuta dagozan turistek arpegikerea aldatzen dabe txanpon batzuen truke zaintzaileek dortokak ikututeko aukerea emoten deutsenean. Dana dala, dortokek ez dabe gizakiokaz traturik gura izaten eta eskua lutzatzeaz bat burua oskolean sartzeko ahalegina egin arren, zaintzaileek samatik oratu eta kanpora ekarten dabe barriro argazkiak eta dotore-dotore geratu daitezan. Umeetako bati dortoka bat lurerra jausi jako pisu handia dauelako baina zaintzaileak esaten deutso: ez arduratu, oskolea sano gogorra da eta.

Aitatu zaintzaileek autortu deustie eurei bost ardura deutsiela itsas dortokak jagon eta indarbarritzeko guneak; eurentzat dirua atarateko modu erraza da dortokakaz lan egitea. Turistek dortokak ikusi eta ikutu gura ditue eta, beraz, hemen daukaguz dirua irabazteko, argi eta garbi. Baina benetako negozioa dortokak txinatarrei saltzea da zopea egin deien. Dortoken arrautzak be oso preziatuak dira eta ondo pagetan ditue kontau deust Peter Santaromanak. Legez kanpoko salerosketan dabil, baina inork be ez dau trabarik ipinten, onurak danantzako diralako. WWF, Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera, urtero 50.000 mila itsas dortoka hilten ditue eta tartean dira desagertzeko zorian dagozan hiru espezie.

Handik 100 kilometrora, Guimarasetik hego-ekialdera, Negros eta Cebu ugartean atzean itxita, Bohol inguruan, desagertzeko zorian dagoan beste animalia batek, tarseroak, hain zuzen be, turistak suspertzen ditu. Tarseroa munduko primaterik txikiena da. Eta animalia hain da dibertigarria ze kaltea baino ez deutsola eragin gizajoari. Hamabost bat zentimetroko altuerea baino ez dauka tarseroaren gorputzak eta buztana, barriz, 20-30 bat zentimetrokoa izan daiteke. Begi handi-handiak daukaz, 16 milimetro inguruko diametrokoak eta begiradea be berezia dabe, bakarra, tristezia edota betiereko sorpresea adierazoten dabenak. Ganera, burua 270 gradu mobiduteko gaitasuna dauen animalia da.

Adituen esanetan, tarseroak desagertu egin daitekez datozen 20 urteotan. Deforestazinoak kalte handia egin deutso eta gizakion gehiegizko interes horrek be ez deutso bape onik egingo. Askok maskota moduan hartzen dabe baina kontuan hartu behar da gautxoria eta bakartia dala tarseroa eta leku asko behar dauela gustora sentiduteko; habitat zabala behar dabe eta holakorik ez badauka estresau egiten dira eta sarritan euren burua hilten dabe kolpeka Carlito Pizarras Tarseroaren Fundazinoan animaliok jagoteko programearen arduradunak dinoanez; animalion lege babesa helburu dauen benetako zentrua da baina zoritxarrez, kaleetan ugari dira turisten atentzinoa erakarteko tarseroak edozelan erabilten dituenak.

Ezelako begirunerik barik behar egiten daben bidaia agentziek geldialditxuak egiten ditue errepide bazterretan agiri diran tarseroak ikutu deiezan turistek. Preso hartu eta animalia horreek pare bat aste baino ez ditue egiten bizirik esan deust Pizarras jn.ak; hasarre dago tarseroen babeserako indarrean dagozan ordenantzak ez diralako beteten. Eskupeko txikiak nahikoa dira baimenak eskuratzeko salatu dau 8,4 hektareako gunean, ehun bat tarsero jagoten dituan fundazinoko arduradunak.

Izan be, Loboc herriko azokan erraz-erraz erosi daiteke tarsero bat. Prezioa: 500 peso (10 euro). Baldintza negargarrietan, kaiolatan eukiten ditue eta ezelako traba barik saltzen dira herritarren artean be. Pizarrasek dinoanez, 'herritarrek ez dakie ezer tarseroen ganean, umeen kapritxoak izaten dira eta dortokakaz pasetan dan lez, laster bazter batean ixten ditue. Hemen, zorionez, tarseroak ez dira jaten Indonesian bezela eta eskerrak txinatarrek be ez deutsiela jaramonik egiten.

Horrezaz gan, ugartearen urbanizazino basatiak be kaltea dakar tarseroentzat. Askok katuak ditue maskotatzat eta tarseroak egunez lo dagozanez, helburu erraza dira eta ganera animaliok hilteko agindu zorrotza dago urbanizazinoetara sartzen badira. Ekologistak bildur dira martxa honetan segidu ezkero, tarseroak uste baino azkarrago desagertuko diralako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu