Matematikako 48. Olinpiadearen lehenengo fasea egingo dabe hilaren 16an, Leioako Fakultadean

Bizkaie! 2011-12-15 17:32

Barikuan, hilaren 16an, Matematikako 48. Olinpiadearen lehenengo fasea egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko hitzaldi aretoan, 9:30etik aurrera. Espainiako Matematika Alkarteak antolatu dau ekimena, EHUko Matematika ataleko irakasle talde baten laguntzinoagaz. 2011-2012 ikasturtean Batxilergoan matrikulatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte hartu ahal dabe.

Fase honetan, lehiakideek hiru problema ebatzi beharko ditue goizean, eta beste hiru arratsaldean, 15:00etatik aurrera. Saio bakoitxean hiru ordu eta erdi izango ditue. Ariketak euskeraz edo gaztelaniaz egin daitekez, eta idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin dira erabili; kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak galarazota dagoz.

Hiru sari dagoz, eta Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Ikasle, Parte-hartze eta Bardintasuneko Zuzendariordetzak emoten ditu. Irabazleak 380 euro jasoko ditu; bigarrenak, 285 euro; eta hirugarrenak, 220 euro. Ganera, hiru irabazleak bigarren fasera (Estadu mailakora) pasauko dira. Bigarren saioa Santanderren izango da, martiaren 22tik 25era bitartean.

Bigarren fasean, lehenengo sei sailkatuei urrezko dominea eta 750na euro emongo jakez; horrezaz gan, nazinoarteko talde olinpikora joango dira, Nazinoarteko 53. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, 2012ko garagarrilean, Mar de Platan (Argentina). Ganera, Matematikako 27. Olinpiada Iberoamerikarrean parte hartzeko hautagaiak be izango dira; 2012ko irailean, Bolivian. UPV/EHUk, beste urte batzuetan lez, Olinpiada prestetako tailerra antolatu dau, eta iahi daben ikasle guztiek parte hartu ahal dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu