Zinez produkzino etxea 'Kartzelako poemak' preso politikoen inguruko filma egiten dabil

Bizkaie! 2011-12-19 14:08   Barriak

Josu Martinezen ideia bat ardatz hartuta, bost presoren inguruko dokumental banagaz osotuko dabe film bat bost zinemagilek eta filma 2012ko Donostiako zinemaldian aurkeztu nahi dabe. Bost zinemagileak dira Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea.

Euskadiko Filmategiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan emon zituen Kartzelako poemak film kolektiboaren ganeko azalpenak. Josu Martinezen ideia bat ardatz hartuta, bost presoren inguruko dokumental banagaz osotuko dabe film bat bost zinemagilek eta filma 2012ko Donostiako zinemaldian aurkeztu nahi dabe. Bost zinemagileak dira Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea.

Josu Martinez Bilbotarrak adierazo dauenez, 'filmaren izena oraingoz behin-behinekoa da, Kartzelako Poemak, baina hori ez da filmaren izena izango. Jenteari eskatu nahi deutsagu filmaren izenak iradokitzea eta jenteak proposatutako izenen artean aukeratuko dogu filmaren izena. Proposamenak egiteko: Zinez.

Itsasoaren Alaba (2009) eta Sagarren Denbora (2010) filmak egin ostean, presoen gaiari heldu nahi geuntsan, beste bi film horretan ibili dogun estilo beretik heldu be, ahotsen benekotasuna esan dau Martinezek. Presoen gaiak sentimendu eta irakurketa anitz sortzen dituala eretxita zuzendarien ahotsak be anitzak izatea erabagi genduan argitu dau egitasmoaren koordinazino lanak be egiten dituan Josu Martinezek. Zuzendari moduan, kartzelara joango dala badakien gazte baten bizitzaren kronikea da nerea. Barrura joango dan ziurtasunaz bizi dan gazte baten bizimodua kontauko dot.

Mireia Gabilondok bergararrak eskerrak emon deutsoz Zinez-i bera kontuan hartzeagaitik, eta kolore anitzeko proiektua dala azpimarratu dau. Lehenengo aldia da zuzendari moduan dokumental baten aurrean jarten nazela. Emakume baten gorabeherak jorratuko ditu, denpora asko kartzelan daroan emakumearen kontuak, hain zuzen be.

Eneko Olasagasti Donostiarrak motibazino personala dauka film honetan parte hartzeko. Nere lagun baten istorioa kontauko dot, aspaldi ez dogu hartu-emonik izan, eta hartu-emon horreek berreskuratzeko saioa da hau autortu dau prentsaurrekoan. Bidaia bat izaten ari da Olasagastirentzat filmaren grabazinoa, ondorio emozional zuzenakaz. Lehenengo aldia da nere burua agertzen dana nik egindako film batean esan dau.

Martinezen lanagaz lotu dau Txaber Larreategi Eatarrak bere lana. Joan eta etorriko egoerea da. Josuk kontetan dau zelan sartu dan gazte bat espetxera, nik, ostera, zelan urtetan dauen preso batek azaldu dau. Kalera urten eta gero zer? Non gelditu dira kartzelan egiten zenduzan amesak? lako galderak hartu ditu Larreategik bere lana harilkatzeko.

Enara Goikoetxea, oraintsu Azken Bidaia filma aurkeztu dauen hernaniarrak, zer esatekoa pentsetan ibili dala azaldu dau, eta horren araberako preso baten bila ibili dala. Kostau jat, baina lortu dot eta lanean nabil dagoeneko esan dau. Barruko eta kanpo aldaketak kontrajarri nahi dituala azaldu dau, gizartean gertatzen diran aldaketak eta norberaren aldaketak zelako bidaia egiten daben aztertu nahi dot esan dau Goikoetxeak.

Zinez produkzino etxearen sorrerea be azaldu nahi izan dau Josu Martinezek. Zinez sortu dogu gaur hemen aurkeztu dan egitasmoaren antzeko produktu audobisualak bultzatzeko, ez gaiarengaitik, zinemagintza egiteko eta ulertzeko formarengaitik baino. Benekotasuna da gure ardatza, ahotsen benekotasuna bilatzen dogu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu