'Malutatxo', 'Aita zonbia naiz' eta 'Xora' euskerazko filmak estreinauko ditu Barton Filmsek

Bizkaie! 2011-12-16 14:19   Barriak

Barton Filmsek euskerazko hiru lanen estreinaldiaren barri emon barri dau, eta horrezaz gan ehundik gora pelikulako katalogoa aurkeztu dau. Estreinaldien artean, lehenengoa abenduaren 23an izango da: Malutatxo (Andres G. Scaher), animazinozkoa; ostean, urtarrilean, Aita zonbia naiz (Ricardo Ramon eta Joan Espinach); eta, martian, zubereraz egindako Xora (Peio Cachenaute).

Xora zubereraz filmautako lehenengo fikzinozko lana da. Bartonek Ipar zein Hego Euskal Herrian estreinauko dauela iragarri dau. Protagonista nagusi bi ditu filmak; Zuberoako gazte bat da personaietako bat (Jef Goihenexpe); euskaldun barria da, euskeraz ikasten urteak emon ostean, irakaslea da gau eskola batean. Baina, irakaslea baino gurago leuke idazlea izan, hori da bere amesa. Horregaitik, AEBetan gidoilari lanean makina bat urte ibilitako osabearengana (Tttittika Rekalt) aholku eske doa.

Barton Filmsen euskerazko lanen katalogoak ehun pelikula baino gehiago ditu, batzuk oraintsu zinema-aretoetan ikusgai egondakoak: Gartxot, konkista aitzineko konkista, Urte berri on, amona! eta Olentzero eta iratxoen jauntxoa. Horrezaz gan, beste makina lan ditu katalogoak, besteak beste, 80 egunean, Aupa Etxebeste!, Evil, Izarren argia, Koruko mutilak, Urte ilunak, Alhambrako giltza, Ilargiaren sekretua, Planet 51, Arthur eta munduen gerra, Amerikanuak, Checkpoint Rock, Lucio eta Zaintzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu