Erotismoa eta Kurdistango kulturea ardatz, Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokeak gaur zabalduko ditu ateak

Bizkaie! 2010-12-04 10:28   Kulturea

Imanol Urbieta musikari eta pedagogoak jasoko dau gaur Argizaiola Saria

Abenduaren 4tik 84ra euskal kulturearen erdigune bihurtuko da Durango. Milaka lagun espero ditu Gerediaga Alkarte antolatzaileak eta krisiak krisi eta murrizketak murrizketa danak asetzeko moduko eskaintza izango da urtero legez. 500 nobedade inguru iragarri ditue, igaz baino 50 bat gehiago: 339 liburu barri, 85 disko. 30 aldizkari, 20 bideo, 9CD-ROM eta beste 22 produktu.

Bilboko Udalak Bizkaia Irratiaren lana autortu dau, sortu zaneko 20. urteurrenean

Bizkaie! 2010-12-03 15:37   Euskerea berbagai

Omenaldi honen bidez, Udalak emisoreak egunero-egunero egindako lanaren onarpena agertu gura izan dau; izan be, hamarkada bi daroaz euskera hutsez emitiduten Bizkaiko uriburutik probintzia guztirako Bizkaia irratiak. 20 urte horreetan euskerearen alde egindako lana be nabarmendu nahi izan dau udalak.

Joan Mari Torrealdaik jaso dau 2010eko Lauaxeta Saria

Bizkaie! 2010-12-03 14:51   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta Josune Ariztondo Foru Diputaduak Joan Mari Torrealdairi emon deutse gaur 2010eko Lauaxeta Saria. Foruan 1942an jaiotako psikologo, kazetari eta idazlea, besteak beste, 2007. urtetik hona Euskaltzaindiako kide osoa da. Saria Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunen barruan jaso dau.

Esne Beltza taldeak gaur Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emongo dauen kontzertua grabau egingo dau

Bizkaie! 2010-12-03 11:38   Musikea

Plateruenako kontzertuan, Esne Beltzakoakaz batera, besteak beste, El bola abeslari boliviarra, Flavio abeslari italiarra, Yacine abeslari argeliarra, Zpeiz Mukaki jantzariak, Jon Maia bertsolaria, Porrotx pailazoa, Breakdance eta malabaristak izango dira.

Gazteen artea protagonista X. Getxoarten

Bizkaie! 2010-12-03 10:09   Kulturea

Getxoarte Arte Sortu Barrien Aretoaren hamargarren ekitaldia hasiko da gaur, hilak3. Aurten, 62 artista gaztek parte hartuko dabe ekimenean, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauena. Erakusketea Areetako Geltokia plazako karpan egongo da zabalik domekara arte eta bertan, bisitariek hainbat lan-mota izango ditue ikusgai.

Sustraiak-Erroak Alkarteak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria

Bizkaie! 2010-12-02 17:40   Euskerea berbagai

1981ean sortu zan Pariseko Euskal Etxean egoitza dauen Sustraiak-Erroak alkartea, euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko helburuagaz. Jardueren katalogo zabala garatzen dau kideen lan boluntarioari esker eta euskaltasuna uriaren bizitzan txertatzeko ikuspegi zabaletik abiatzen da. Gainera, euskalduntze ikastaroak eskaintzen ditu.

2010ean baino erakusketa bat gitxiago izango da Guggenheim Bilbao Museoan datorren urtean

Bizkaie! 2010-12-02 14:49   kulturbiz

2011. urterako programazino artistikoa onetsi dabe bileran eta gastuen murrizketea dala eta, 2010ean baino erakusketa bat gitxiago izango dala aurreikusi da. Halan da be, egoera hori orekatzeko, Guggenheim Bildumen funtsen aurkezpen gehiago izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

'iBilbao' aplikazinoak uriari buruzko informazinoa eskura izateko aukerea eskaintzen dau

Bizkaie! 2010-12-02 14:44

Bilboko Udalak 'iBilbao' dalako aplikazioaren edukiak barriztau ditu, barrikuntzeak eta teknologia barriek herritarrei emondako informazino eskaintza zabalean 'ikuspegi barria' edegiten dabela kontuan hartuta. Doban, iPhone 3GS edo G4 smarthphone telefonoa edo Android V1.6 sistema eragilea daroan eskuko telefonoa deukien guztiek 'iBilbao' aplikazinoa deskargau ahal izango dabe.

Musikea eta jantzea bat eginda, infernuko hauspoari esker

Dabi Piedra 2010-12-02 14:42   Musikea

Korrontzi eta Oinkari taldeek diskoa atara dabe alkarlanean, batzuen doinuak besteen jantzeagaz lotu ditue eta ikuskizun eta DVD barria sortu da, Infernuko hauspoa izenekoa. Korrontzi folk boskotearen hirugarren diskoa da eta Villabonako Oinkari Dantza Taldearentzat, barriz, euskal jantza tradizionala barritzeko ahaleginean beste pausu bat.

Sabino Arana Fundazinoak lau lan barri aurkeztuko ditu Durangoko Azokan

Bizkaie! 2010-12-02 14:24   kulturbiz

Gontzal Mendibil musikariak eta Iñaki Goiogana historialariak Sabino Arana Fundazinoak paratutako azken argitalpena aurkeztuko dabe, hau da, Agirre lehendakariaren zin egitearen eta lehenengo Eusko Jaurlaritzearen eraketearen antzezpena jasoten duten liburua eta DVDa.

Facebook-en arriskuak

Gotzon Plaza Informatikoa 2010-12-02 13:33

Ez zagozala Facebook-en? Bai tipo/a arraroa zarela! Antza danez, gaur egun ez bagagoz Facebooek-en, ez gara inor, ezta kontuan hartzeko personea be, ez zara existiduten.

Orhipean parke tematikoa Bilboko Erripa Kaian egingo da abenduaren 3tik 8ra

Bizkaie! 2010-12-02 11:58   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, feria honen helburua da euskerea eta euskal kulturea eta nortasuna bultzatzea, modu ludikoan eta persona guztientzat. Parkeak artisautzearen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egiturea izango dau.

Chillida-Leku zarratuko dabe

Bizkaie! 2010-12-02 11:13   kulturbiz

Chillida-Leku museoko iturriek Enplegu Erregulazino Espedientea eta museoaren ateak 2011ko urtarrilaren 1ean zarratuko dituela iragarri dabe. Halanda be, Chillida-Leku museoan behar-beharrezkoak ikusten dituen baldintzak beteten dituan akordio batera ailegetako lanean jarraituko ei dabe, Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce museoaren sortzaileek iragarri dabenez, 'definitidutako baldintzakaz, jarraikortasuna lortzeko'.

UPV/EHUk Mikel Laboari omenaldia lehiaketearen lehen edizinoko sariak banatu ditu

Bizkaie! 2010-12-02 10:11   sariak-autortzak

Lehen edizino honetan, 76 lan aurkeztu dira hiru modalidadetan banatuta: 48 irudia modalidadean (34 arte plastikoetan eta 14 ikus-entzunezkoetan), 18 musikan eta 10 idazketan.

Euskerazko blogen II. Bilblogari Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-12-02 09:19

• Blog pertsonalik onena: Sentitu, pentsatu, ekin! Ane Elorduirena: http://aneelordi.blogspot.com/

• Blog kolektiborik onena: Tendentziak Maria eta Ixone Landetarena: http://ixonemerimoda.blogspot.com/

• Blog tematikorik onena: Zientziaz Adrian Hugo Llorenterena:
http://zientziaz.wordpress.com/

• Blogik originalena: Bizitza 'solo' da Iban Calzado-rena:
http://oinetako.wordpress.com

Eskuragarri dago honezkero 'Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak' diskoa

Bizkaie! 2010-12-01 16:36   Musikea

Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak disko bikotxa da eta bertan 19 euskal talde eta musikari batu dira Mikel Laboaren kantutegitik aukeratutako kantu bana egiteko.

Mintzola Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-12-01 16:22   Euskerea berbagai

Hitzarmen horrek Mintzola Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlanean sakontzea dau helburu, batez be, euskerea, euskal kulturea eta, oro har, ahozko-ondarearen egoerea ikertu, irakatsi eta zabaltzeko.

Pop, rock eta punk estiloak nahastau ditu Zain taldeak 'XXI. mendeko piratak' diskoan

Dabi Piedra 2010-12-01 14:45   Musikea

Bilbon aurkeztu dabe diskoa Zain berriztarrek Baga Biga diskoetxearen eskutik

Gaztea irratiaren maketa lehiaketan saria eskuratu eban lanean oinarrituta egin dabe disko barria Berrizeko taldeko kideek. XXI. mendeko piratak, neurri handi baten, pop oinarriko diskoa danik ezin da ukatu, baina Zain taldearen erreferentzia nagusiak rock eta punk-aren alorrean dagozala be nabarmena da.

11.000 lagunek parte hartu dabe 52. Zinebiko atal ofizialeko eta ziklo paraleloetako emonaldietan

Bizkaie! 2010-12-01 13:37   Barriak

Ikus-entzule gehien izan eban hitzorduetako bat euskal zinearen topaketea izan zan, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean film luzea aurkeztu zan, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu eben parte. Oso partaidetza altua izan zan, baita urtean zehar Zine Eskolek egindako lanari eskainitako egunean eta ZinebiExpress-en, 48 ordutan errodautako laburmetraien lehiaketan be.

Barrikoteak eta gaztainak emongo ditu Sagardoetxea Museoak uzta barriaren etorrerea ospatzeko

Bizkaie! 2010-12-01 11:37   Jan edanak

Abenduko zubian zehar, Sagardoetxea Museoa egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30ak arte goizez, eta 15:30etatik 19:00ak arte arratsaldez.