Basauriko Udalak umeentzako euskerazko ipuin laburren lehiaketako sariak banatu ditu
2012-01-05 10:42 Euskerea berbagaiIrabazleei jagokenez, 8-10 urteko kategorian Asier Sanz izan da, Amama eta apoa ipuinagaz, eta 10-12 urteko kategorian Unai Jimenez, Katagorria eta lagunak ipuinagaz; biek netbook bana jaso dabe. Horrezaz gan, aitamen berezia jaso dau Garazi Gonzalezen Olentzero sasi guztien gainetik beti agertzen da Gabonetan ipuinak.
Basauriko Udaleko Kultur Politika eta Euskera Arloak antolatutako umeentzako euskerazko ipuin laburren lehiaketako sariak banatu ditue bart Ibaigane kultur etxean. Danetara, herriko 101 neska-mutilek hartu dabe parte lehiaketan. Parte-hartzaile asko, gurasoek edo senideek lagunduta, ekitaldian egon dira. Itziar Tuño aktore eta ipuin kontalariak aurkeztu dau ekitaldia, eta saritutako ipuinak be irakurri ditu, Basauriko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Lehiaketara ipuina aurkeztu daben ume guztiek liburu bana jaso dabe. Irabazleei jagokenez, 8-10 urteko kategorian Asier Sanz izan da, Amama eta apoa ipuinagaz, eta 10-12 urteko kategorian Unai Jimenez, Katagorria eta lagunak ipuinagaz; biek netbook bana jaso dabe.
Horrezaz gan, Itziar Tuñok berak eta udal euskaltegiko eta Sofia Taramona ikastetxeko zuzendariek osotutako epaimahaiak aipamen berezia egin deutso Garazi Gonzalezen Olentzero sasi guztien gainetik beti agertzen da Gabonetan ipuinari, eta MP4 bat emon deutso egileari. Etorne Lexartza Kultur Politika eta Euskera Arloko zinegotziak banatu ditu sariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!