Gozategi taldea Txotx!! 2012 sagardaoaren estreinaldiko programan
2012-01-05 17:07 MusikeaGozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.
Gozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.
Ordurarte itxaron barik, datorren astean bertan, sagardaoaren denporaldiaren estreinua aprobetxau nahi dabe euren kantak eskaintzeko. Holan, urtarrilaren 11n, gaueko 22:00etan, ETB 1ek emitiduko dauen Txotx!! 2012 estreinaldiko saioan, sagardaoaren zapore barriagaz batera, Gozategiren erromeriaren bitsa probau ahal izango da.
Trikitian ezohikoa zan formatoa ekarri eban Gozategi taldeak: hirukotea. Soinu eta pandero jotzaileez osotutako bikote tradizionalari beste kide bat gehitu eutsien: baxu eta txarango jotzailea. Asier Gozategi (trikitia eta ahotsa, Ainhoa Gozategi (panderoa eta ahotsa) eta Iñigo Goikoetxea (baxua, txarangoa). 1991ean hasi ziran erromeriak eskaintzen, Gozategi Anai-arrebak izenagaz. Geroago, Gozategi bihurtu ziran eta upealako arrakasteagaz, taldeak 6 disko plazaratu zituan: Gozategi (1995), Ainhoa (1996), Kalanbreak (1998), Egunon (2000), Goztgi.kom (2006) eta Bizi-bizirik (2010).
Gaur egun, Ainhoa Gozategi ez dago taldean baina Asier Gozategik eta Iñigo Goikoetxeak jarraitzen dabe, Imanol Goikoetxea (gitarra eta ahotsak), David Gorospe (bateria), Joseba Aparicio (Tronpeta eta tronboia) eta Iñigo Peronagaz (Tronpeta) batera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!