Expodistrito programeak hilaren 9an hasiko dau aurtengo egitaraua
2012-01-05 14:17 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako aldi baterako erakusketa zikloak hilaren 9an inaugurauko dau urteko lehenengo hiruhilekoko programea. Martiaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurreratzen danak zazpi erakusketa ikusteko aukerea izango dau.
Expodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako aldi baterako erakusketa zikloak hilaren 9an inaugurauko dau urteko lehenengo hiruhilekoko programea. Martiaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurreratzen danak zazpi erakusketa ikusteko aukerea izango dau; pinturea, eskulturea eta argazkigintzea, tartean. Uriko Otxarkoaga eta Begoña auzuneen historiari buruzko erakusketa bi be prestau ditue. Erakusketa guztiak Bilboko zazpi udaltegietan izango dira ikusgai, txandaka.
Afrika izango da lehenengto erakusketa bien ardatz nagusia. Owen Masekoren Zimbabweko pintura hilaren amaierara arte egongo da ikusgai San Inazio- Ibarrekolandako udaltegian. Masekok BBKren Artea eta Zentsura programearen barruan gauzatu dauproiektua. Kongoko uriburu Kinshasa da Txelu Angoitiaren Malaire. Kinshasara Bidaia argazki-erakusketaren eszenatokia. Argazkilari durangarrak malariak gizartean dituan ondorioak jaso ditu bere lanean.
Mónica Aldanak Begoñako udaltegian izango dau ikusgai Xalotasunaren begirada, astelehenetik aurrera. Egilearen helburua umeei zuzendutako kontakizunen bitartez, samurtasunez eta sensibilidadez betetako irudiak sortzeko ilusinoa zabaltzea da.
Concha Barriusok eta Javier Díazek erretratuak, natura hilak eta urietako paisajeak batu ditue Eguneroko distirak izeneko erakusketan. Burtsa udaltegia n hasiko dabe ibilbidea Diaz eta Barriusoren pinturek.
Errekaldeko Merkatarien Alkarteko kide Fernando Ortegak Euskal Herria zelan ulertzen dauen azalduko dau bere eskulturen bitartez, zezeilaren 16tik 29ra bitartean, Burtsa-Ibaiondoko udaltegian.
Distrito Foto 2011 erakusketan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako argazki lehiaketearen azken edizinoan saritutako argazkiak ikusi ahal izango dira. Castañoseko udaltegian izango da lehenengo, hilaren amaierara arte.
Otxarkoaga eta Begoña auzoak erakusketa banaren oianarri izango dira. Otxarkoagako Familien Alkartearen 50. urteurrena dala eta, zezeilaren 1etik aurrera, auzoaren lehenaldia eta historia ezagutzeko aukerea izanfo da, 50eko hamarkadan auzoa sortuarazo eban testuinguru ekonomikoa eta soziala ahaztu barik. Begoñako udaltegian izango da ikusgai lehenengo.
Martian, Begoñako eleizatearen historiari buruzko ikus-entzunezko erakusketea helduko da bertako udaltegira. Ekimena ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan udal programearen barruan dago. Metroko Boluetako, Basarrateko, Santutxuko eta Zazpi Kaleetako geltokietan be ipiniko dabe.
Erakusketa bakotxaren data zehatzak Bilboko udaleko webgunean dagoz, www.bilbao.net gunean.
Expodistrito egitaraua Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta helburu nagusia uribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!