Euskonews Gaztea astekariak be agur dinosku
2012-01-05 12:44Urte hasierea albiste txar bategaz jatorku, izan be Eusko Ikaskuntzaren ekimenez orain bost urte sortutako Euskonews Gaztea astekari digitalak argitaratzeari itxiko deutso. Zuriñe Velez de Mendizabal agerkariko koordinatzaileak adierazo dauanez, urtarrilaren 6an ipiniko dabe sarean azkenengo zenbakia
Urte hasierea albiste txar bategaz jatorku, izan be Eusko Ikaskuntzaren ekimenez orain bost urte sortutako Euskonews Gaztea astekari digitalak argitaratzeari itxiko deutso. Zuriñe Velez de Mendizabal agerkariko koordinatzaileak adierazo dauanez, urtarrilaren 6an ipiniko dabe sarean azkenengo zenbakia: Ziklo bat itxi nahi izan dogu modu honetan, hilaren 12an beteten da astekaria barikuro zuengana ailegetaren bosgarren urteurrena.
Arrazoi ekonomikoak dirala-eta hartu behar izan dabe erabagia. 2007ko urtarrilaren 12an sareratu zan lehenengpo aldiz Euskonews Gaztea gazteei zuzendutako euskerazko astekaria. Bost urteotan Euskal Herri osoko gazteen lanak argitaratu ditue astero-astero.
Gure hizkuntzearen osasuna ez da hain ona, orain geuri jagokunaren moduko erabagi traumatikoen aurrean isilik egoteko. Penea da, beraz, euskerak normaltasunerako bideak egiten dabilen bitartean, Euskonews Gaztea lako euskarriak itxi behar izatea. Euskerea, euskaldunok eta gazteria dira galtzaileak, azaldu dau Velez de Mendizabalek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!