Doctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean

Bizkaie! 2012-01-04 13:46   Musikea

Doctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean, Al amanecer... seguir soñando izenburupean, taldeak webgunean bertan jakinarazo dauenez. Ganera, diskoak liburu berezia ekarriko dau, hainbat euskal idazle eta pintoreren lanakaz. Daborduko lan barria aurkezteko kontzertuen datak argitaratu ditue. Lehenengo zuzenekoa martiaren 16an egingo dabe, Elorrioko Arriola antzokian

Doctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean, Al amanecer... seguir soñando izenburupean, taldeak webgunean bertan jakinarazo dauenez. Ganera, diskoak liburu berezia ekarriko dau, hainbat euskal idazle eta pintoreren lanakaz.

Daborduko lan barria aurkezteko kontzertuen datak argitaratu ditue. Lehenengo zuzenekoa martiaren 16an egingo dabe, Elorrioko Arriola antzokian. Handik egun gitxitara, martiaren 21ean eta 22an, Bilboko Arriaga antzokian joko dabe, eta 24an, Donostiako Victoria Eugenian. Apirilaren 20an Ermuan izango dira; 28an, Iruñean; eta maiatzaren 5ean Gasteizen. Bartzelonan eta Madrilen be eskainiko ditue kontzertuak. Taldeak adierazo dabenez, Al amanecer... seguir soñando birako zuzeneko guztiak antzokietan egingo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu