Literaturearen Historiografia I. Jardunaldietako txosten guztiak argitara emon ditu Euskaltzaindiak
2012-01-05 14:51Euskaltzaindiak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldietako txosten guztiak argitara emon ditu Akademiaren webgunean. 2010eko abenduaren 10ean eta 11n, Hondarribiko Udaletxean egin zituan topaketok Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak.

Euskaltzaindiak Literaturaren Historiografia I. Jardunaldietako txosten guztiak argitara emon ditu Akademiaren webgunean. 2010eko abenduaren 10ean eta 11n, Hondarribiko Udaletxean egin zituan topaketok Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak. Jardunaldien helburua Euskal Literaturearen Historia egiteko erabili diran moldeez gogoeta egitea izan zan; eta, Euskal Literaturearen Historia egiteko erabili daitekezan molde barriak proponiodutea bere bai.
Txosten guztiak Euskera 2010, 55, 2 liburukian argitaratu dira, eta interneten ere kontsultagai jarri ditu Euskaltzaindiak, hemen.
Danetara bederatzi testu batu ditu Euskaltzaindiak: Euskal literaturaren historia eta historiografia, Jesus Maria Lasagabaster; Euskal literaturaren sistema: historia baterako aukera-irizpideak, Ana Toledo; Euskal literaturaren historia. Eredu berrituaren aurkezpen historiografikoa, Jon Casenave; Euskal literaturaren historia; begirada berriaz, Xabier Etxaniz; Genero periferikoen agerpena euskal literaturaren historietan, Manu Lopez Gaseni; Istorioen gizatasuna euskal literaturan: adibide bat, Asier Barandiaran; Praktika literarioaren esparru sozialak eta XVIII. mendeko euskal literatura penintsularra: Naissance de l'écrivain?, Josu Bijuesca; Bertso-paperen eta baladen sailkapenez gogoetak & oharrak edizio baterako, Patri Urkizu; eta Literatura herrikoia, herri-literatura, herri-idazleak: herrikoitasun kontzeptuez zenbait gogoeta, Iratxe Retolaza.
Jardunaldietan eztabaidarako tarte luzea zabaldu zan, eta horren laburpena be argitara emon dau Euskaltzaindiak, Iratxe Retolazak idatzitako sarrerea bere bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!