Aulestiko Mendi Martxea
2025-11-03 12:13 Ibilian-ibilianGiro herrikoia lagunartean eta jan-edana ugari!
Gaur egun aukera asko dagoz mendietan eta naturan ibilteko, izan be, inoiz baino proba, laskerta eta martxa gehien atontzen dira. Beraz, astebururo aukera eta eskaintza asko ditugu.
Orain arte, Aulestiko mendietan zehar gitxi ibilitakoa naz. Ondarroako lagunek gomendau eustien hitzordua eta sekulakoa izan da. Horregaitik, orain, nik zuei be, Ibilian-ibilian atal honetan, bertara hurreratzea proponiduten deutsuet.
Goizeko 8:15erako Aulestiko kale estuak boluntarioz eta jentez ganezka dagoz. Plazan izen-emotea berretsi eta mendiko makilea jaso dogu, operi moduan. Sekulako erregalua. Arpegi ezagunak eta lagunartean, goazen ba!
Aukera bi daukaguz. Aspaldiko partez, lagun dezente batu gara eta batak eta besteak euren aukerearen alde egingo dau. Bata 18 kilometrokoa; bestea, 26 ingurukoa. Biak herritik pasetan dira 18 kilometro horreen barruan, beraz, gura dauanak herrian amaitu leike ibilaldia. Gainontzekoek, martxeari jarraipena emon leikioe.
Santa Eufemiko eguna dala-eta, bertara igon genduan, inguruetako panoramikarik onenz disfrutetako. Hori da ibilbideko tontorrik gogorrena eta estimaduena. Beherantza goazela, anoa-postu ederra izango dogu, baita komun eta aterpeak aurrez aurre be. Konpletoa, erabat. Bertan, berbetan ibili, danok alkartu, barritak, frutu siku, kafea nahi izan ezkero eta aurrera.
Bidean aurrera egin ahala, Malatsetik igaro, Zubero ingurutik pasau eta Aulestira bueltau. Bertatik, lehen esandako bideetatik egin ezkero, gitxi batzuk aurrera egin, eta auzoetan aurrera eginez, anoa-postuak noiz heldu amesten eta alkarrizketetan naturaz disfrutetan. Etxe galantak bide horretan be. Kilometroetan zehar, Ibarrola, Lekerika eta Naroa auzoak pasau eta Aulestira itzulerea egin. Ederra giroa, plazan!
Jana eta edana, edonon, eguzkia bidelagun, plaza giro herrikoi bete-betean eta mokadutxoak eta edari guztiak atontzaileen eskutik. Ikaragarria herri txikietan gauzak egiteko eta atontzeko daben gaitasuna.
Herri txiki hori, herri handi konbertiduten da; giro aparta sortzeko aukerea eta gaitasuna dabe-eta. Erabat gomendagarria!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
