The Pains of being Pure at Heart taldea, urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistak
2012-01-03 16:48 MusikeaUrteko lehenengo Art After Dark saioa egingo dabe barikuan, hilaren 6an, Bilboko Guggenheim Museoan, eta The Pains of being Pure at Heart, Alexander Kowalski eta DJ Kinki izango dira Errege eguneko protagonista nagusiak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 01:00ak inguru, amaitu.
Urteko lehenengo Art After Dark saioa egingo dabe barikuan, hilaren 6an, Bilboko Guggenheim Museoan, eta The Pains of being Pure at Heart, Alexander Kowalski eta DJ Kinki izango dira Errege eguneko protagonista nagusiak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 01:00ak inguru, amaitu.
New Yorkeko The Pains of being Pure at Heart indie-pop taldea izango da barikuko talde nagusia. 2009an argitaratu eban lehenengo diskoa; ordutik, iraultza baten antzekoa ekarri dabe underground giro anglosaxoira. Bilbon kanta barriak eskainiko ditu Peggy Wangek, Alex Naidusek, Kurt Feldmanek eta Kip Bermanek osotutako laukoteak, 23:00etatik aurrera.
Lehentxuago, Berlinetik datorren Alexander Kowalski tekno produktore ezaguna izango da eszanatokian. Alemaniako Kanzleramt diskoetxerako egindako diskoek kritikarien oneretxia jaso dabe.
Gaueko lehenengo emonaldia DJ Kinkik egingo dau. Bilboko Fever klubean musikea ipinten dau; barikuko saioan pop abesti jantzagarriak jarriko ditu, 22:00etatik aurrera.
Musikeaz gozatzeaz aparte, ondoko erakusketak ikusteko aukerea izango dabe Museora hurreratzen diranek: Pintura abstraktua, 1949—1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak, Brancusi—Serra eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II.
Aurreko saioan lez, Guggenheimek eta Fever klubarekin lankidetzan antolatu dabe Art After Dark saioa. Museora doazenei Fever kluberako txartela jasoko dabe, doban, gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabilteko.
Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 € publiko orokorra eta 8 € Museoaren Lagunak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!