Eszenako kudeaketea eta produkzinoari buruzko ikastaroa, BilbaoEszenan

Bizkaie! 2012-01-03 12:11   Kulturea

BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak ikasturteko bigarren modulurako izena emoteko epea edegi barri dau. Ikastaroa eszenako kudeaketeari eta produkzinoari buruzkoa izango da. Prestakuntza tailerra urtarrilaren 16tik martiaren 19ra egingo da, BilbaoEszenan bertan.

BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak ikasturteko bigarren modulurako izena emoteko epea edegi barri dau. Ikastaroa eszenako kudeaketeari eta produkzinoari buruzkoa izango da. Prestakuntza tailerra urtarrilaren 16tik martiaren 19ra egingo da, BilbaoEszenan bertan, astelehenetan, gaztelaniaz (17:30etik 19:30era) eta euskeraz (19:30etik 21:30era). Matrikulea 80 eurokoa da; 70 euro, lanbakoentzat eta oinarrizko errentea jasoten dabenentzat.

Modulua antzerkian interesa daukenei eta oinarrizko ezagutzea dabenei zuzenduta dago. Edozein jarduera eszenikoren motorra sorkuntza artistikoa da, baina lehenengo pausuak emon ostean, antzerkiko egitasmo guztiek eregi nahi dan proposamen horri kalidadea eta norabidea emoteko tresnak behar ditu. Hori dala eta, BilbaoEszenak alde teknikoak eta kudeaketearen ganekoak jaso ditu ikastaroan. Kudeaketa eta produkzino moduluak arreta berezia eskainiko deutse administrazino prozesuei, komunikazino lanari, erakunde laguntzaileei edo jaialdiekaz izan beharreko hartu-emonei.

Izena emoteko, Bilboko Udalaren webgunera jo behar da: www.bilbao.net. Eskaria eskaintzea baino handiagoa bada, aurre-inskrpzinoa egindakoen artean aukeraketea egingo dabe, ondoko erispideen arabera: lehentasuna Bilbon erroldatutakoei, gizonen eta emakumeen arteko parekidetasuna, eta euskerazko taldeen eraketea bultzatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu