Euskeria abesbatzak popeko klasikoak joko ditu Izar & Star zikloaren lehenengo emonaldian
2012-01-05 16:45 MusikeaIzar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.
Izar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau, tartean Beatles, Elton John, Michael Jackson, Itoiz, Elvis eta ABBAren kantak. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.
Hurrengo emonaldia hilaren 20an izango da, Bilboko Kafe Antzokian. Ke no falte taldeak Bob Marleyren abesti ezagunak joko ditu. Urtarrilaren 26an, Campos antzokian, Swwet Oblivionek Nancy Sinatra & Lee Hazlewood izango ditu kantagai.
Zezeilean saio bi egingo ditue; bata, 3an, Kafe Antzokian, Midnight vs. The Beatles On (Hard) Rock Soulbreaker Company vs. Pink Floyd; eta, 9an, Camposen, Edu Basterra vs. Glam 70´s (Slade, Alice Cooper, Suzie Quatro eta abar).
Martian bi emonaldi antolatu ditue. Martiaren 1ean Kafe Antzokian izango da hitzordua: Motorsex vs. Sex Pistols eta Discípulos de Dionisos vs. The Misfits. Hilaren 15ean, Camposen, Muy Fellinik Los Planetas taldearen abestiak joko ditu.
Zikloko azkenengo kontzertua Kafe Antzokian izango da, apirilaren 4an. The Fakeband vs. The Last Waltz eta Rubia vs. Carole King izango da egitaraua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!