Ken Zazpi taldeak Ortzemugak begietan lan barria aurkeztu dau
2010-10-28 15:51 MusikeaKen Zazpiren Ortzemugak begietan disko barriaren zuzeneko aurkezpena zemendiaren 4an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zemendiaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian joko dabe eta 2011ko urtarrilaren 8an, Donostiako Kursaal Auditorioan.
Hemen dago Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokea
2010-10-28 15:31 KultureaUrteroko hitzordua da udagoienean, Bizkaiko uriburuko Areatzan, eta aurten, dagoeneko, 32. ekitaldia beteko dau liburu zaharren eta katalogotik kanpo dagozanen feriak. Gaur, barikuan, urriak 29, zabalduko dabe azokea eta zemendiaren 14ra arte egongo da Bilbon.
AlhondigaBilbaok 'Alhóndigaren sekretua' liburua aurkeztu dau
2010-10-28 14:58 kulturbizLiburuan, zenbait komikigile ospetsuk Kultura, Aisialdi eta Ariketa Fisikoko Zentro barriari buruzko ikuspegia islatu dabe istorioen bitartez. Argitalpenak eraikinaren eta inguruaren arkitektureari eta espirituari buruz egileek dituen ikuspegien istoriotxoak jasoten ditu. Danetara, 100 orrialdetan, liburuak AlhóndigaBilbaoren funtsa marrazki original eta koloretsu bihurtzen dau, marrazkilarien ikuspegi eta trazuen bitartez.
Zemendiaren 11n 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' jardunaldia egingo da Gasteizen
2010-10-28 12:49 Euskerea berbagaiEuskalitek eta Innobasquek alkarregaz antolatu daben Kalidade eta Bikaintasunaren Europar Astean hartuko dau parte Ziurtagiriaren Alkarteak eta, esangura horretan, zemendiaren 11rako 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' izenburupean jardunaldia antolatu dau Gasteizen.
Vomitok 'En la Zona Zero' diskoa aurkeztu dau Bilbon
2010-10-28 12:18 MusikeaVomito taldearen disko barriko kantuak zuzenean entzuteko, hitzordu bi azpimarratuko doguz: zemendiaren 5ean, Donostiako Doka Antzokian eta zemendiaren 6an, Bilbon Zorrozako Gaztetxean.
Aitor Gonzalez gernikarrak irabazi dau 2010eko Gazte Bidaia Argazki Lehiaketea
2010-10-28 11:38Aitor Gonzalez Barinagarrementeriak (Gernika, 1978) aurkeztutako Euskal Herria ezagutuz argazkiak irabazi dau Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) seigarren urtez antolatutako Gazte Bidaia Argazki Lehiaketea. Irudi irabazlea aurtengo udan hartutakoa da, Gaztelugatxeko San Juanen (Euskadi).
VI. Kameratoia Ermuan hasiko da urriaren 30ean
2010-10-28 11:23 BarriakKameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren seigarren edizinoa datorren zapatuan hasiko da. Lehiakideek goizeko 10:30etan dabe lehiaketeari hasiera ofiziala emongo deutson hitzordua, Ermuko Lobiano Kultur Etxean.
Zeanuritik Ubidera oinez, gizalditik gorako ituna berresteko
2010-10-28 10:47Larreen Mankomunidadearen IV Zeharkaldia zemendiaren 6an izango da
Zemendiaren 6an, zapatuan, egingo dabe urteroko Larren Mankomunidadearen batzarra Zeanuriko eta Ubideko Udalek, eta, bide batez, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen IV. Zeharkaldia egiteko aukerea eskainiko dabe Ubideko Amexier eta Ortuzar eta Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai alkarteek, udalerri bietako Udalen, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen eta BBKren laguntzeagaz.
'Aldaketa' eskulturea dagoeneko jarri dabe Berrizeko sarreran, Abeletxe auzoan
2010-10-28 10:30Berrizko Udalak antolatuta lehenengoz egin da aurten Eskultura Lehiaketea eta dagoeneko, Aldaketa izeneko eskulturea, jarrita dago, Manuel Fontiveros lehiaketako irabazleak proposatutako lekuan.
Arabako Diputazinoak 18.000 euro emon ditu euskerazko prentsaren irakurketea sustatzeko
2010-10-27 18:35 Euskerea berbagaiArabako Foru Aldundiak mota honetako ekimen bat abian jarten dauen lehenengo aldia da.
Badator 2010eko Bertxoko Sariketea
2010-10-27 17:53 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkartearen eta Hala Bedi irratiaren eskutik dator Bertxoko sariketea. Izena, Hala Bedi irratian astero emitiduten dan bertsolaritzearen inguruko irratsaiotik jatorko. Izaerea, gazteentzako eta gazteek egindako sariketa bat izateak definiduten dau.
True Love Lehiaketan Izena emoteko epea urriaren 29an eguerdiko 13:00ean amaituko da
2010-10-27 15:46 BertsolaritzeaBilboko Udalaren Bardintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak True Love lehiaketea abiarazo dau gazteen artean gizonen eta emakumeen arteko bardintasunean oinarritutako maitasun-hartu-emonak eta amodio-kontu positiboak sustatzeko; horretarako, benetan desbardinak diran bi estiloren fusinotik sortutako adierazoteko moduaz baliatuko dira, hau da, bertsolaritza tradizionalaz eta rap-az.
Joseba Tapiaren errezitaldiaren ondoren, bertso-saioak eta berbaldia Iruñeako Bertsoaroan
2010-10-27 15:34 BertsolaritzeaUrtero legez, Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeako Udalak antolatutako zikloak bertsoa eta hitza izaten ditu ardatz. Hurrengo hitzordua urriaren 28an izango da Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman, Agin Rezola. Aurkezlea: Helios del Santo.
2011eko Arabako Bertsolari Txapelketako aurre-kanporaketak datorren astegoienean jokatuko dira
2010-10-27 15:11 BertsolaritzeaArabako 30 bertsolarik parte hartzea aurreikusi da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eben 17 bertsolariak gehi 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan parte hartu eben beste 13 bertsolarik.
Ikus-entzunezko Ondarearen Munduko Eguna
2010-10-27 12:42Gaur, urriak 27, Ikus-entzunezko Ondarearen Munduko Eguna ospatzen dau Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazino Batuen Erakundeak Unescok.
Euskadiko Soinuak Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen
2010-10-27 12:24 MusikeaEuskadiko Soinuak bertako musikariak euskal aretoetan jotera bideratuta dagoan Zuzen-Zuzenean kanpainan bete-betean sartuta badabil be, ezin ditu kanpora begirako ekimenak ahaztu eta Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen (Danimarka) urriaren 27tik 31ra bitartean.
Patxi Zubizarretak irabazi dau Euskadi Literatura Saria euskerazko haur eta gazte literaturako kategorian
2010-10-27 10:52 sariak-autortzakPatxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi dau Euskadi Literatura Saria euskerazko haur eta gazte literaturako kategorian, Xia Tenzinen bidaia miresgarria eleberriari esker.
Bon Jovi taldeak Donostian joko dau 2011ko garagarrilean
2010-10-27 02:00 MusikeaBon Jovi talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Donostian 2011ko garagarrilaren 29an, Circle Tour birearen jarraipenaren barruan. Zehatz esateko, Anoeta estadioan izango da Jon Bon Jovi buru dauen taldearen saioa, bere webgunean argitaratu dauenez.
'Cheap Time' estadubatuarrek kontzertua eskainiko dabe Bermeon
2010-10-26 15:36 MusikeaBermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.
Agerre Teatroak Kolonbian eskainiko dau bere ikuskizuna
2010-10-26 14:28 KultureaAgerre Teatroa, lau urte pasau ondoren, bueltan da Kolonbian, ¡Puta vieja alcahueta Celestina! ikuskizunagaz bira txiki bat eskaintzeaz gan, Bugako XXIV. Nazinoarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan Herriek beren oroimena gal ez dagien izeneko ekimenean parte hartzeko, konpainiako arduradunek jakinarazo dabenez.







Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...