Gernikako Marijesietako errondak hilaren 16an abiatuko dira
2011-12-14 13:26Urtero lez, aurten be Gabon bueltan Marijesiak antolatu ditue Gernika-Lumon, Gabonen aurreko bederatziurrena betez. Aurton koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte Itxaso bakarlariek kantauko ditue, abenduaren 16an hasi eta 24ra arte. Marijesien ganeko erakusketea be ikusgai egongo da.
Urtero lez, aurten be Gabon bueltan Marijesiak antolatu ditue Gernika-Lumon, Gabonen aurreko bederatziurrena betez. Aurton koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte Itxaso bakarlariek kantauko ditue, abenduaren 16an hasi eta 24ra arte. Bederatzi gauetan Gernika-Lumo zeharkatuko dabe, ahalik eta leku gehienetara ailegetako, antolatzaileek adierazo dabenez.
Marijesien ganeko erakusketea be ikusgai egongo da Gernika-Lumoko kultur etxean, urtarrilaren 8ra arte, goizez eta arratsaldez. Marijesien inguruko dokumentazinoa, historia, argazkiak eta beste makina bat kontu batu ditue erakusketan.
Marijesietako errondak honexek izango dira: Lurgorri (abenduak 16, 18, 20 eta 24); Errenteria (abenduak 17, 21 eta 23); eta, Tiloak (abenduak 19 eta 22).
Aurtengo Marijesietan batutako dirua Tiraque (Cochabamba, Bolivia) herrian Tata Esteban fundazinoak daroan lankidetza proiektua garatzeko bideratuko da, hain zuzen be, emakume baharginen umeentzako haurtzaindegia eregiteko. Diru-batzea azkenengo egunean (abenduak 24) egingo da, goizeko errondetan.
2008an egindako azken berrikusketearen arabera, eskuizkribuetan topautako kopla zaharrak berreskuratu ditue, eta aurten eurotako zortzigarrena aukeratu dabe kantetako. Koplea ondokoa da: Behar zala bialdu / lurrera aingerua / erremediatzeko / Adanen pekatua. Hau kopla hau Pedro Bidaguren Garratza lumotarrak Goitia moldiztegian 1919. urtean argitaratutako Marijesien bildumako lehenengo lau egunetarako kantetako da, 5. zenbakiduna, hain zuzen be. Beste bilduma batzuetan be agiri da , esaterako Gaubeka moldiztegian, 1951. urtean, argitaratutako liburutxuan, eta hor be 5. zenbakia dauka. Hurrengo hamarkadetan, erabilitako eskuz edo makinaz zabaldutako kopietan desagertu zan, beste kopla askoren moduan koplen kopurua be urritu egiten dalako.
Koplearen formeari jagokonez, lehen bertsolerroko bidaldu/biraldu aldaerak be dokumentauta dagoz; baina bialdu aditz-formae aukeratu da, eta holan idatzi zan 2008an egindako berrikusketan.
Testuaren esangurea Marijesien kopletan kontetan dan historia biblikoaren barruan kokatu behar da, eta hurrengo kopletan honetan esandakoaren segidakoa agiri da; berbarako, zelan bete zan agindua, nork egin eban, legea betetea eta abar.
Aurton 8. kopla hau ikasiko dogu, eta aurrerantzean guztion ondare bihurtuko da. Marijesien ahozko tradizinoa guztiz errotuta dago gure artean; koplen azken berrikusketea egin zanetik, helburua beti izan da Gabonen inguruko bederatziurreneko koplak jagon, aberastu eta ondo gordetea, azaldu dabe antolatzaileek.
Kopla honen inguruan, badira bardintasunak eta desbardinatsunak Marijesiak edo abenduak kantetan diran inguruko herrietakoekaz alderatu ezkero: adibidez, kopla bardin‐bardina Gautegiz-Arteagan kantetan da urteetan. Beste herri batzuetan, barriz, EAn eta Ibarrangelun, bigarren bertsolerroko lurrera aingerua barik, lur hon(e)tara semia esaten dabe antxineatik, ganerako testu osoa bardina bada be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Marijesiak 26an barik 16an abiatzen dira dira