En la lona konpainak adopzinoari buruzko antzezlana estreinauko dau Gernikan

Bizkaie! 2011-12-14 14:52   Kulturea

En la lona antzerki taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lan barria estreinako dau hilaren 18an, Gernikako Lizeo Antzokian. Antzezlana umeei eta familiari osoari zuzenduta dago, eta adopzinoa eta norberaren jatorriaren bilaketea ditu gai nagusi. Anduriña Zurutuza, Nerea Ariznabarreta eta Paula Alfieri dira aktoreak; musikea, Domentx Uzinek egin dau. Emonaldia 17:00etan hasiko da.

Sialuk izeneko hartz marroia da antzezlaneko protagonistea; Ipar Poloan bizi da, amagaz, Nannuraluk izeneko hartz zuriagaz. Hartz txikiak jaioterrira bidaiatuko dau, bere iragana ezagutzeko asmoz, ama biologikoaren barri izateko itxaropenagaz. Sinboloz betetako antzezlana da En la lonak atondutakoa, abentura-bidaia; clowna, akrobaziak, txotxongiloak eta jantza garaikidea erabiliz osotua.

Pablo Ibarluzeak zuzendariak Agintzarik egin eta Eusko Jaurlaritzeak argitaratutako Adoptia izenburuko gidea izan dau oinarri. Agintzari giza-heziketa zerbitzuak emoteko gizarte ekimenerako kooperatibeak adopzinoa eta adopzino ostekoak lantzen ditu.

Samurtasuna, umorea eta poesia dira antzezlanaren osogai nagusiak. Adiskidetasuna, poztasuna eta, akaso, tristezia eta bildur apur bat sentiduko dabe ikusleek. Gure asmo nagusia adopzionaz modu argi eta zehatzaean berba egitea da, hitz eta esaldi zuzenak eskainiz, azaldau dau Paula Alfierik.

Urtarrilean gaztelaniazko bersinoa taularatuko dabe, El viaje de Sialuk, la osita parda izenburupean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu