Eskenak Euskadiko sorkuntza eszenikoaren nazinoartekotzea bultzatzeko jardunaldia antolatu dau

Bizkaie! 2011-12-13 14:20   jardunaldiak

Eskena, Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuak, Euskal Eszenaren Nazinoartekotze Sustapenerako Planaren barruan antolatutako ekimenak aste honetan izango dabe jarraipena, hain zuzen abenduaren 16an, barikuan, izango dan saio informatiboagaz.

Eskena, Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuak, Euskal Eszenaren Nazinoartekotze Sustapenerako Planaren barruan antolatutako ekimenak aste honetan izango dabe jarraipena, hain zuzen abenduaren 16an, barikuan, izango dan saio informatiboagaz. Harrobia, Produkzino Eszenikorako Barrikuntza Zentroan (Langaran, 3 - Otxarkoaga) izango dan jardunaldian egitasmo biren barri emongo da, 2016ko Europako Uriburu Kulturalarena eta Iparraldeko hainbat udalerritan egiten dabena, hain zuzen. Ekitaldietako partaideak, Europar Batasunak bultzatu edo lagundutako egitasmoen barri be izango dabe.

Euskal Sorkuntza Eszenikoaren kanpo sustapena indartzeko asmoz sortutako egitasmo honek, joandako irailean egindako Nazinoartekotze Tailerrak eta 2010ean zehar antolatutako ekimenenei jarraipena emongo deutse. Holako jardunaldiakaz, antzerki eta jantza sorkuntzeak Euskadi eta Estadu espainiarretik kanpo zabaltzeko ezaupide eta teknika desbardinak eskaintzen jakez partaideei.

Saio informatibo honetara konbidauta dagoz, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estadu espiniarreko antzerki konpainietako kideak, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Alkartekoak, Artekale, Kale Arteen Alkartekoak, Euskal Aktoreen Batasunako bazkideak, Eusko Jaurlaritza edo Arte Eszenikoakaz zerikusia daben artista eta kudeatzaileak.

Antolatutako ekitaldiak goizeko 10:00etan hasiko dira, Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaria, eta Amaia Ibañez, Eskenako gerenteak egingo daben aurkezpenagaz. Jarraian hasierako berbaldiari ekingo deutso Camila de Epalza Azquetak, Europako Batasunean Euskadiko ordezkaritzako teknikariak Europako Batasunean Euskadiko ordezkaritzearen eginkizun eta zereginak solasaldiagaz.

Bigarren berbaldia goizeko 11:00etan hasiko da, oraingoan Eva Salaberria Artano, Donostia 2016ko Europako Kultur Uriburua izateko Uri hautagaia erakundearen koordinatzaile-kudeatzaileak eskainiko dau, Donostia-San Sebastián 2016ko Europako Kultur Uriburua; egindako bidea, gaur egungo egoerea eta egitasmoa indarrean izango diran urteetako aurre ikusitako egitasmoak berbaldiagaz.

Ondoren, etenaldia egongo da eta hor partaideek Harrobian eskaintzen diran baliabideak ezagutzeko aukerea izango dabe. Azken solasaldian, barriz, Helene Bourghignon, Ipar Euskal Herriko Hegoaldeko Udalerrien Mankomunidadeko (Communauté des Communes Sud Pays Basque) Kultura arduradunak emongo dau berbaldia; jorratuko dauen gaia Arte eszenikoen sorkuntza garaikidearen inguruko sentsibilizazinoa eta bultzatzeko egitasmoa izango da.


Arte Eszenikoen Hedadura Europarra. Egitaraua

Jardunaldia aurkeztuko dabe Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendariak eta Amaia Ibañez, Eskenako Gerenteak.

1. Berbaldia (10:00etatik 10:45era): Europar Batasunean Euskadiko Ordezkaritzaren eginkizun eta zereginak. Europar Batasunaren politikak, programak eta ekimenak kultura arloan. Hizlaria: Camila De Epalza Azqueta. Europako Batasunean Euskadiko Ordezkaritzako teknikaria.

2. Berbaldia (11:00etatik 11:45era): Donostia-San Sebastián 2016ko Europako Kultur Hiriburua; Egindako bidea, gaur egungo egoera eta egitasmoa indarrean izango diren urteetako aurre ikusitako egitasmoak. Hizlaria: Eva Salaberria Artano, Donostia 2016ko Europako Kultur Uriburua izateko uri hautagaia erakundearen koordinatzaile-kudeatzailea.

Etenaldia eta bisita gidatua Harrobia Zentroan (12:00etatik 12:30era).

3. Berbaldia (12:45etik 13:30era): Communauté des Communes Sud Pays Basque (Ipar Euskal Herriko Hegoaldeko Udalerrien Mankomunidadea): Arte eszenikoen sorkuntza garaikidearen inguruko sentsibilizazioa eta bultzatzeko egitasmoa. Hizlaria: Helene Bourghignon, Ipar Euskal Herriko Hegoaldeko Udalerrien Mankomunidadearen Kultura arduraduna.

Berbaldi bakotxa amaitu ondoren, partaideek galderak egin ahal izango deutseez hizlariei.

Otordua (13:30etik 15.00etara)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu