Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian, aztergai Baionan

Bizkaie! 2011-12-12 16:35   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Baionan, Iker zentroan. Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau ekimena. Goizean, hiru berbaldi izango dira; eta, arratsaldean, Akademiak agiriko bilkura egingo dau. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek egitarauaren barri emon eben Baionan, prentsaurrekoan.

Jardunaldion izenburua Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian da. Hiru berbaldi egingo ditue lehenengo zatian: 10:00etan, Chaho eta euskal gramatika, Beñat Oihartzabalek; 10:45ean, Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean, Txomin Peillenek; eta, 11:30ean, Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian, Ana Toledok.

Arrastiko egitaraua 17:00etan hasiko da, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariaren sarrera-berbakaz; haren ostean, 17:25ean, Jean Haritschelharrek Euskal Herria Chahoren begietan berbaldia eskainiko dau, eta Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz, Patri Urkizuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu