Pantxoa eta Peio bikoteak etena iragarri dau

Bizkaie! 2011-12-13 11:29   Musikea

Pantxoa Carrere eta Peio Ospital bikoteak euren ibilbide musikalean etena egitea erabagi dabe. Dana dala, hurrengo asteetan kontzertu bi eskainiko ditue, oholtzak itxi orduko: bata, domekan, abenduaren 18an, Itsasun, eta, hilaren 20an, Bilboko Euskaldunan. Bikote lapurtarrak ez dau esan etenaldia noiz arte izango dan.

Itsasun Arrokagaraio ikastolearen alde abestuko dabe, herriko eleizan, domekan,16:30ean. Eta Bilbon beste hainbat kantarigaz batera izango dira, Baionatik Bilbora izeneko kantaldian.

Ibilbide luzea dauke alkarregaz Pantxoa (Azkaine, 1948) eta Peiok (Ezpeleta, 1948), izan be 60ko hamarkadan hasi ziren kantari. Baionako Maitrise Episcopale ikastetxean ezagutu ziran. Mixel Labegerieren kantak ezagutu zituen 60ko hamarkadan, eta kantuan hasi ziran. 1968an Telesforo Monzon ezagutu eben Uztaritzen. Monzonek hainbat kanta eskaini eutsezan, esaterako, Itziarren semea ospetsua. Disko ugari kaleratu ditue urteotan, hamalau bat: Peio/Pantxoa (Herri Gogoa-Edigsa, 1975) Euskalduna naiz eta maite dut herria (Elkar, 1977), Bakezko besarkada batean (Elkar, 1981), Eguzkiaren musu (Elkar, 1990), Oles ta oles (Elkar, 1997), Lapurtar koblariak (Elkar, 2002), Lurra eta maitasuna (Elkar, 2006) eta Beste bat (Agorila, 2009).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu