Cicatriz talde mitikoaren disko guztiak berrargitaratu ditue

Bizkaie! 2011-12-13 10:42   Musikea

Zika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue

Zika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue Zika records-en lizentzia esklusiboagaz.

Cicatriz taldea Gasteizen sortu zan, 1983an, Rock Radical Vasco dalakoaren sasoian. Hasieran Cicatriz en la matriz euken izena. Natxo Etxebarrieta eta haren neska-lagun Potik sortu eben taldea; ostean, Pakito Rodrigo eta Pedrito (Pedro Landatxe) sartu ziran. Taldean gorabehera handiak izan ziran istripu, kartzela-zigor eta Hiesa tarteko. Kide ugari izan ziran urteetan: La Poti (1983-1984), ahotsa; Manolo (1983), bateria; El Pescadilla (1983), baxua; Dieguillo (1994), baxua, Pedro Rock Dam (1994), bateria, Pepino (José Arteaga) (1984-1988), gitarrea; eta, Goar Iñurreta (1991-1994), gitarrea.

Lau disko plazaratu zituan taldeak: Cicatriz en la matriz maketea (1984), Inadaptados (Oihuka, 1986), 4 años, 2 meses y 1 día (Zika Records, 1991), Colgado por ti (Zika Records, 1992) eta En directo (Zika Records, 1994).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu