'A dangerours method'
2011-12-13 10:01 Zinema kritikakZuzendariak sano ondo jaso dau sasoiko giroa, eta garaiko dilmak gogoko dituanak benetan be gozauko dau. A dangerours method luzea eta apur bat aspergarria begitandu jat; Cronenbergek aurreko pelikuletan erakutsi dauen asaldatzeko gaitasunaren faltea igarri dogu.
- Zuzendaria: David Cronenberg
- Gidoilaria: Christoher Hampton
- Aktoreak: Viggo Mortensen, Keira Knightley, Michael Fassbender, Vincent Cassel, Sarah Gadon
- Herrialdeak: Kanada, Breitana Handia, Alemania, Suitza
- Iraupena: 93 minutu
Film honen abiapuntua John Kerren A most dangerous method pelikulea da. A history of violence (Una historia de violencia, gaztelaniaz) eta Eastern promises (gurean, Promesas del Este) lanen egileak Sigmund Freuden eta garaiko beste psikoanalisten munduan sartu da oraingoan. Protagonistea ez da Freud, Carl Jung doktorea (Michael Fassbender) baizik. Dana dala, benetako ardatza osagilearen eta Sabina Spielrein psikiatrearen (Keira Knightley) arteko maitasun istorioa da.
Zuzendariak sano ondo jaso dau sasoiko giroa, eta garaiko dilmak gogoko dituanak benetan be gozauko dau. Baina, girotze zuzena eta puntako aktoreen lana aitatzeko modukoa izan, filmak erritmo irregularra dauka, eta aurrera egitea kostau egiten jakola begitantzen jaku.
Istorioaren zatirik interesagarriena Sabina Spielreinen bera da, baina Cronenbergek ez dau sakontzen horretan. Psikoanalisten arteko eztabaidak eta enbidiak kontatzen ditu, baina hainbat istorio interesgarri azaldu barik geratzen dira. Holan, Amerikatako Estatu Batuetara egindako bidaia aitatzen da, han gertatutakoa garatu barik. Eta, batez be, kreditu-tituluetan personaia errealen patu tragikoa agiri da, filman holangorik agiri ez dan arren.
A dangerours method luzea eta apur bat aspergarria begitandu jat; Cronenbergek aurreko pelikuletan erakutsi dauen asaldatzeko gaitasunaren faltea igarri dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!