Eudelek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi Bizkaia hitzarmena sinatu dabe
2011-12-14 17:16Gaztedi Bizkaia-Udal Gaztedi proiektu eredugarria da Bizkaiko gazteentzako politiketarako; gazteentzako politikak sustatu eta koordinetako aukerea emoten dauen tresna bat da, gazteek bizitzako eremu guztietan dituen beharrizanei buruzko ikuspegi orokorra aztertzen dauena.
Miren Josune Ariztondo BFAko Kulturako foru diputaduak eta Ibone Bengoetxea Eudeleko buruak Udal Gaztedi akordioa sinatu dabe gaur Bilbon Bizkaiko Lurralde Historikoan gazteentzako politikak sustatzeko. Hitzarmenaren ondorioz, Udal Gaztedi ezarri eta garatuko da. Bizkaiko Lurralde Historikoko toki eremuan gazteentzako politikak koordinetako organoa da Udal Gaztedi.
Udal Gaztediren helburu nagusiak dira gazteentzako ekintzak sustatzeko erispideak bateratu eta hobetzea eta udalen eretxiak eta iradokizunak jaso eta aztertzea. Kide anitzeko organo bat da, aholkuak emoteko eta kontsultarakoa. Egituraketea ondokoa da: Lurralde Batzordea, Eskualdeetako Batzordeak eta Lantalde Sektorialak.
Organo hau gune aholku-emoile bat da, gazteentzako neurriak eta jarduerak planifiketako eta garatzeko. Helburua Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udalen arteko esku-hartze integral eta partekatua lortzea da.
Gaztedi Bizkaia-Udal Gaztedi proiektu eredugarria da Bizkaiko gazteentzako politiketarako; gazteentzako politikak sustatu eta koordinetako aukerea emoten dauen tresna bat da, gazteek bizitzako eremu guztietan dituen beharrizanei buruzko ikuspegi orokorra aztertzen dauena. Honako honeek dira eremu horreek: prestakuntzea, lana, etxebizitzea, nortasuna, hizkuntzea, parte-hartzea, lurraldearen arloko orekea, garapen komunitarioa, kohesinoa, garapen iraunkorra eta mobikortasuna…
Udal Gaztedi Bizkaiko gazteentzako politiken erreferentzia-esparrua da; gazte politikak definidu, sustatu eta koordinetako aukerea emoten deuskun tresna barritzailea da, eta, aldi berean, gazteen autonomia, lurraldearen arloko orekea eta gizarte kohesinoa eta konpromisoa bermatzen dituan tresna be bada. Helburuen adierazpen bat eta helburu horreek lortzeko lanerako metodo bat da, baliabideei etekinik handiena ataratea eta antolatzea proposatzen dauena.
Udalen inplikazinoa oso garrantzitsua da uri handietan, dagoeneko badituelako gazteentzako politika aktiboak. Baina oso garrantzitsua da eskualdeburuetan be eta herri ertain eta txikietan, oraindino ez dituelako garatu gazteentzako politika integralak. Beraz, Udal Gaztedi akordioak, batetik, gazteentzako politikak sustatzeko erreferente izan nahi dau oraindino politika horreek garatu ez diran lekuetan, eta, bestetik, dagoeneko martxan dagozan tokiko politiken osogarri izan nahi dau.
Akordioa sinatzeko ekitaldia Euskalduna Jauregian egin dan jardunaldiaren barruan egin da. Jardunaldian arlo honetako adituek aurkeztutako hainbat txosten landu dira. Gironako Unibersidadeko Hezkuntzaren Teoria eta Historiaren irakasle titularra dan Pere Soler doktoreak Gazteentzako tokiko politikak txostena aurkeztu dau. Maitane Leizaola Kirolen eta Gazteriaren zuzendari nagusiak egin ditu moderatzaile lanak. Bestalde, Zaragozako Unibersidadean Filosofia Sozial eta Politikoko katedraduna dan Daniel Innerarity jauna moderatzaile izan da Joaquin Brugué i Torruella jaunaren txostenean. Brugué jauna Ekonomi Zientzietan lizentziaduna da, Bartzelonako Unibersidade Autonomoan (UAB), eta Gazteria eta parte-hartzea txostena aurkeztu dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!