Txioka Sarean gabon-agurren lehiaketan parte hartzeko azkenengo egunak

Bizkaie! 2011-12-12 17:52

Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak Txioka Sarean Gabon-agurren Lehiaketea antolatu dabe, Gabonetan alkarri jai zoriontsuak edo urtebarri ona opatzeko bialtzen diran mezuak euskeraz sortu eta zabaltzeko helburuagaz. Parte hartzeko sare sozialak erabili behar dira: Twitter eta Facebook

Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak Txioka Sarean Gabon-agurren Lehiaketea antolatu dabe, Gabonetan alkarri jai zoriontsuak edo urtebarri ona opatzeko bialtzen diran mezuak euskeraz sortu eta zabaltzeko helburuagaz. Euskerearen erabilerea sustatzea be badau helburu ekimenak.

Lehiaketea abenduan egingo da; hilaren 1etik 18ra bitartean bialdutako mezu proposamenak sartuko dira lehiaketan. Parte hartzeko sare sozialak erabili behar dira: Twitterra #gabonagurra etiketea mezuan ipinita; edo, Facebook-en Gabonetan euskaraz zoriondu da izenburua dauen taldeagaz bat eginez.

Mezuak euskeraz izan behar dira, eta ez dabe sexu, arraza edo bestelako bazterketa edukirik izango. Formatuari jagokonez, mezuak idatzizkoak izan behar dira, edo bestelako euskarri zein formatutan jasotakoa: gabon-postala, argazki muntaia, ikus-entzunezkoa…

Hiru sai emongo ditue Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak: mezu edo esamolde originalenari, euskarri originalenari eta bizkaierazko mezurik onenari. Sari-banaketea abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo daben ekitaldi berezian, 12:30ean. Sariak jaiekaz lotuz, Gabonetako otzara bat, bi lagunentzat Areatzako SPAn egotaldia eta Lekeitioko Eguren dendeak emondako Samsung Galaxy tablet-a izango dira

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu