Gu ez gara izango Nafarroako Yaakuak

Uemako Zuzendaritza Batzordea 2010-07-07 16:55   Euskerea berbagai

Keniako ipar-erdialdean, yaakueraz berba egiten ebenak bilera publiko bat egin eben, euren etorkizunaz erabagiteko. Bilera haretan, bi ideia nagusitu ziran: batetik, masaien hizkuntzak eta ohiturek yaakuenak baino prestigio handiagoa ebela, eta, bestetik, masaiera yaakuera baino egokiagoa zala etorkizuneko erronketarako.

Unai Alonso, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Europako talenturik onena

Bizkaie! 2010-07-07 15:49

Unai Alonso Pinillos, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Euspen Challenge 2010 desafioko irabazle subertau da, nazinoarte mailako Doitasun eta Nanoteknologia Injinerutzako talentuen lehiaketan. Norgehiagoka hau Euspen-ek sustatu dau, Doitasun eta Nanoteknologia Injinerutzako Europako Alkarteak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Aittamak': seme-alabei lagunduz euskerea landu Gernika-Lumon

Bizkaie! 2010-07-07 11:25   Euskerea berbagai

Aurten, 25 urte beteten ditu Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiak, eta, besteak beste, Aittamak izeneko 12 ikastunitateko materiala preparau dau. Material hau guraso euskaldunei zuzenduta dago, alfabetatze-bidean erdi galduta dabilzanei eta euren seme-alabei laguntzeko orduan traba itzelak topetan dituenei.

Nevadak (AEB) jasoko dau Lagun Onari saria, eta Patty Miller Boiseko Euskal Museoko zuzendariak Lan Onari saria

Bizkaie! 2010-07-07 10:55   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak erabagi barri dau emoten dituan goraipamenik handienetako bi Nevada estaduari (AEB) eta Patty Miller Boiseko (Idaho, AEB) Euskal Museoko zuzendariari emotea.

Dana prest Bilbao BBK Live jaialdia hasteko

Bizkaie! 2010-07-06 16:34   Musikea

70.000 lagun espero ditue aurten

Garagarrilaren 8tik 10era izango dan V. Bilbao BBK Live Jaialdia hasteko oso gitxi falta da eta azken orduko kontuen artean, kontuan hartu, garagarrilaren 7ko 15:00etatik 11ko 14:00etara, Kobetamendi ingurua ibilgailu pribatuentzat zarratuta egongo da, bertako bizilagunentzat izan ezik.

Getxoko 34. Nazinoarteko Jazzaldiak 12.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2010-07-06 14:21   Musikea

Musikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiak atzo amaitu eban bere 34. ekitaldia. Garagarrilaren 1etik 5era 12.000 bat lagunek gozau dabe hainbat kontzertuz, 'jam session'-ez eta ekitaldiz. Aurten be, kalidadea eta aniztasuna izan dira jaialdiaren ardatz nagusiak. Gainera, talde gazteen aldeko apustuari eutsi deutso Getxo Jazzak.

We Are Standard taldeak Aitormena kantaren bertsinoaren grabazinoa amaitu dau

Bizkaie! 2010-07-06 12:15   Musikea

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu dau Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsinoa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udagoienean kaleratuko dan Loving Gaztea diskoaren barruan dago.

Ander Izagirre kazetariak 'Manos Unidas' erakundearen kazetaritza saria irabazi dau

Bizkaie! 2010-07-06 11:06

Saritutako lanak, Cerro Rico de Potosí-ko (Bolibia) meategiko galerietan lanean dabilzan umeen bizitza deskribiduten dau, munduko meategirik hondatu eta arriskutsuenetarikoan hain zuzen be. Daniel Burguiren argazkiek osotzen dabe honako erreportaje hau.

Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Astea irailaren 22tik 26ra

Bizkaie! 2010-07-06 10:43   jardunaldiak

Datorren irailean Bilbon ‘Los forrenta años’ erakusketea estreinauko da, Antonio Fraguas ‘Forges’ marrazkilariak 1976an erregimen frankistearen inguruko bere ikuspegia erakusten dauena. Erakusketa hau, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Asteak antolatzen dauen primizia bat da.

‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Arrasate, Santurtzi eta Zarautzen ikusgai

Bizkaie! 2010-07-05 16:31   Kulturea

Antón Valének zuzendu dau Murtzia eta Gipuzkoako produktoreak batzen dituan antzezlana

Joan dan maiatzean Leioako Umore Azokan estreinau eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria jaso ondoren, ‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Euskal Herriko kaleetara dator barriro.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Bizkaie! barria

Bizkaie! 2010-07-05 15:48

Bizkaie! agerkaria Web 2.0 teknologia garatuz sartuko da fase barrian garagarrilaren 7an. Bizkaie! barria ikusiko dozue Sarean: diseinu erakargarriagoa, alkarreragina sustatzeko asmoz idatzi danatan iruzkinak egiteko aukerea, azpiatal barriak eta Bizkaie! eta sare sozialen arteko buztarketea izango dira aldaketa garrantzitsuenak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Ikastaroaren bigarren edizinoan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2010-07-05 13:06

Bigarren edizino honetarako aurre-izenemotea garagarrilaren 16rarte zabalik egongo da. Ikastaroa surfa eta irristatze kirolen industriaren parte izateko interesa daben pertsonei zuzenduta dago, baita sektore honetan dabilzan profesionalei be, euren gaitasun eta adimenak dinamizetako.

Garagarrilean bariku musikalak Bergarako Espoloi plazan

Bizkaie! 2010-07-05 12:19   Musikea

Urtero legez Bergarako Udalak jazz, blues eta musika baltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu ditu garagarrileko barikuetan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban.

Zumaiako 'Baleike' aldizkariak irabazi dau Rikardo Arregi kazetaritza saria

Bizkaie! 2010-07-05 11:32   sariak-autortzat

Zumaiako Baleike herri aldizkariak jaso dau aurten Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusia. 'Barrikuntzea eta kalidadea buztartuz, tokikoa eta globala egoki batzen asmau dabe' adierazo dau epaimahaiak.

Alex de la Iglesiak Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2010-07-05 10:25   Barriak

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak irabazi dau Kultura Ministerioak emoten dauen Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala bere ibilbide barritzaile eta hausleagaitik. Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, De la Iglesiaren ibilbide profesionala ukaezina da eta espainiar zinemaren lengoaia aberastu dau.

'BEZ gora, erosteko ahalmena behera'. Beti-beti ahulenak sufriduten dau gehien...

Markues 2010-07-02 14:22   Begi betegarri

Irakurteko beste modu bat

Gotzon Plaza 2010-07-02 11:43

Argitaletxeek, liburu egile eta saltzaileek, danek ikusten dabe etorkizunerako negozioaren funtzionamendua aldatu egingo dana: e-book edo e-liburuak aurrera egiten badau hurrengo urteotan, askorentzat euren negozioaren amaierea be etor daiteke.

Alle Anderen

Karolina Almagia 2010-07-02 10:58   Zinema kritikak

Berlinaleko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi dauen film hau faltsua, naturaltasunik bakoa eta guztiz teatrala begitandu jat niri. Hori guzti hori gitxi izango ez balitz, aspergarria egiten da. Oso. Amaitezina.

Zinema, antzerki eta telebistaren arteko lan egiteko modu desbardinak aztertuko ditue Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra

Bizkaie! 2010-07-02 10:40   jardunaldiak

‘Batetik bestera aldatzea, zinema, antzerkia, telebista: eszena partekatua’ izenburupeko ikastaroa garagarrilaren 5ean, abiatuko da eta eszena eta zine zuzendariak, aktoreak eta casting arduradunak alkartuko ditu Bilbon. Mintegia UPV/EHUk antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroetan kokatzen da.