Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko doinuak entzungai Getxon, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian

Bizkaie! 2011-11-02 12:04   Musikea

Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia Getxon egingo da aurten, Areetako Andres Isasi eskolan, zemendiaren 19an, 19:00etatik aurrera. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko musikariek trikitixa jotzeko modu eta estilo desbardinak eskainiko ditue; horrezaz gan, trikitixa musika-tresnea bera munduko hainbat lekutan beste tresna batzuekaz zelan buztartzen dan ikusteko aukerea izango da.

Galiziako ordezkariak Bieito Romero, Xan Cerqueiro eta Diego Barral izango dira; eta, Kataluniatik, ostera, Guillem Anguera, Hector Beberide, Isidre Sans eta Marc del Pino datoz. Euskal Herriko musikarien artean Kris eta Xabi Solano neba-arrebak, Kepa Junkera, Jose Luis Canal eta Urtzi Enrikez musikariak izango doguz entzungai.

Bizkaiko Trikitixa Alkarteak antolatu dau Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia, alkarteak berak lantzen dituan arloen arabera. Alde batetik, irakaskuntzea jorratzen dabe, trikitixa musika-tresnea, estiloak eta musikariak ezagutzera emonez. Beste alde batetik, trikitixea bera bultzatu gura dabe, jakin-mina daukan edonori zuzenduta dago-eta, izan trikitixa ikasle, trikitixa irakasleei, musika zaletu, folklore zaleei, ume edo heldu.

Jaialdia amaitu ostean, urtero lez, Trikisession izenekoa egingo dabe Areetako Glass tabernan. Trikisession-ean jaialdian parte hartu daben musikariek modu informalean alkarregaz joteko eta inprobisetako aukerea eukiko dabe, eta bertara doazen ikusleek be eurekaz kantau eta jantza egiteko atxaki ederra izango dabe.

Sarrerak salgai dagoz, BBK edo Algortako Kultur Etxearen bitartez, 8 euroan. Jaildiaren egunean berean Andres Isasi eskolan bertan erosi ahal izango dira. Trikisession-a dobakoa da. Bizkaiko Trikitixa Alkarteak Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz atondu dau festibala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu