'No habrá paz para los malvados'
2011-10-31 11:25 Zinema kritikakAktoreek benetan be lan ona egin dabe; Helena Miquelen lana nabarmentzekoa da, akaso Coronado larregi aktuetan dau. Erritmoak eutsi egiten dau hasieratik amaierara, nahiz eta lehenengotan arinago doan. Pelikulearen tonoa gogorra da, eta mingotsa.
Zuzendaria: Enrique Urbizu
Interpreteak: José Coronado, Rodolfo Sancho, Juan José Artero, Helena Miquel
Lurraldea: Estatu espainola
Iraupena: 96 minutu
Generoa: thriller
José Coronadok Santos Trinidad poliziaren papela jokatzen dau, personaia alkoholzalea eta biolentzia larregi erabilten dauena. Iragan dramatikoa euki dauela igarten jako Santosi, etsipenak jota edan eta edan dabil eta. Gau gogor bateko beroaldian hiru lagun hilten ditu. Momentu horretatik aurrera, hilketon arduraduna nor dan jakiteko generozko ikerketea hasten da. Chacon epaileak, istorioak aurrera egin ahala, beste trama batzuk azalduarazoko ditu. Bidaia horretan ikusleak Justiziaren hutsak topauko ditu, besteak beste.
Ez da erraza ikuslea tensinoan egotea pelikula osoan, baina Urbizuk lortu egin dau. Mitxel Gaztambidegaz batera idatzitako gidoia da, baina ez da hori arrazoi bakarra. Aktoreen benetan be lan ona egin dabe; Helena Miquelen lana nabarmentzekoa da, akaso Coronado larregi aktuetan dau. Erritmoak eutsi egiten dau hasieratik amaierara, nahiz eta lehenengotan arinago doan. Pelikulearen tonoa gogorra da, eta mingotsa.
Dana dala, amaierea nahiko artifiziala da. Beste pelikula batzuetan lez, amaiera epikotasunak kalte egiten deutso egiazkotasunari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!