Mila Musika Haria II. gitarra topaketak Bilbon
2011-11-02 11:55 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programea datorren barikuan, zemendiaren 4an, hasiko da, gitarra garaikidearen kontzertua eskainiko dauen Alberto Goicoecheagaz.
Gitarra zaleek, musika-tresna horren inguruan sortzen dan musika multzoari, bere adierazpen guztiei eta harizko musika-tresnen munduari eskainitako zikloaz gozau ahal izango dabe hile honetan, zemendian, Mila Musika Haria zikloaren bigarren edizinoan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programea datorren barikuan, zemendiaren 4an, hasiko da, gitarra garaikidearen kontzertua eskainiko dauen Alberto Goicoecheagaz.
Alberto Goicoecheak sonoridade garaikideen esplorazinoan eta adierazpide barrian aurrean erakusten dauen jakinmin eta pasinoan oinarritzen dau errepertorioa. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Abando-Barrainkuako Udaltegian.
Eguena, zemendiaren 10a, musika flamenkoari eskainita egongo da, eta protagonista Miguel Angel Laguna gitarra jotzailea izango da. Flamenkoaren zirkulu profesionaletan ospe handiko musikari horrek, balio flamenkoen onena batuz, lirikoaren eta kastizoaren artean dagoan joteko modua dauka. Kolorez betetako adierazpenaren esanetara dagoan teknikearen ondorioz gitarrista bikaina da eta kolaborazino ugari egiten ditu.
Hurrengo egunean, zemendiaren 11n, Brasilgo musikea izango dogu geugaz, Mucio Sa Tríoren eskutik. Mucio Sa, bere jaioleku dan Brasilgo musika sustraietatik eta Portugalgo musika ondaretik eta jazzetik eta flamenkotik edan dauen musikari, konposatzaile eta moldatzailea da. Kontzertuaz gan, Mucio Sak Brasilgo musikeari buruzko tailer bat be zuzenduko dau, Marcelo Araujo bateria jotzaileagaz batera, zapatuan, zemendiaren 12an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. (Izena emotea udal webgunearen bitartez egin daiteke: www.bilbao.net eta matrikuleak 15 euroko prezioa izango dau. Plazak mugatuak izango dira).
Mila Musika Haria zikloa zemendiaren 17an amaituko da, estilo anitzetako sei gitarrista batuko dituan Guitarras in Crescendo ikuskizunagaz: Leonardo Alonso, Francisco Fontán, Juan Ramón Velasco, Marco Borge, Aitor Ayesa eta Carlos Carbonell. Ekimen horrek gitarrearen izaera polifonikoa jarri nahi dau agirian, korronte eta musika lengoaia desbardinak buztartzeko gaitasun handia dauen musika tresnea.
II. Mila Musika Haria gitarra topaketak. Egitaraua
- Zemendiaren, 4an 20:00retan, Abando-Barrainkuako Udaltegian, gitarra garaikidearen kontzertua Alberto Goicoecheagaz.
- Zemendiaren 10ean, 20:00retan, Abando-Barrainkuako Udaltegian, errezitaldi flamenkoa, Miguel Ángel Lagunaren eskutik.
- Zemendiaren 11n, 20:00retan, Abando-Barrainkuako Udaltegian, Brasilgo erritmoak Mucio Sa Trío taldeagaz.
- Zemendiaren 12an, 10:00etatik 14:00etara, Abando-Barrainkuako Udaltegian, Brasilgo musikeari buruzko tailerra Mucio Sa eta Marcelo Araujo bateria jotzaileagaz.
- Zemendiaren 17an, 20:00retan, Abando-Barrainkuako Udaltegian, Guitarras in Crescendo ikuskizuna Leonardo Alonso, Francisco Fontán, Juan Ramón Velasco, Marco Borge, Aitor Ayesta eta Carlos Carbonell gitarristakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!