Bilboko zezen-plazea, 'Itineris Apur BAD'en eszenatoki
2011-11-02 14:35 KultureaItineris Apur BAD programea aurkeztu dabe BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiko arduradunek, site specific edo leku jakin batzuetako esperimentazino ikuskizuna, hain zuzen be. Aurtengo eszenatokia Bilboko zezen-plazea izango da, eta hitzordua zemendiaren 3an da, arrastiko seiretan, zazpiretan eta zortziretan.
Itineris Apur BAD programea aurkeztu dabe BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiko arduradunek, site specific edo leku jakin batzuetako esperimentazino ikuskizuna, hain zuzen be. Aurtengo eszenatokia Bilboko zezen-plazea izango da, eta hitzordua zemendiaren 3an da, arrastiko seiretan, zazpiretan eta zortziretan.
Bilboko zezen-plazan, Itineris Apur BADerako beren beregi atondutako bost pieza ikusteko aukerea izango da. Itziar Madariaga, Pako Revueltas, Rafa Aceves, Irene Bau eta Bego Krego artistek zezen plazako hainbat lekutara eroango ditue ikusleak, euren antzerki, jantza, musika eta performance eskaintzeagaz. Emonaldiak harean, kortatan eta zezendegian eszenaratuko ditue; pieza txikiak izango dira, ikusle gitxirentzat.
Itziar Madariagak hasiko dau ibilbidea, multimedia ikuskizun bategaz. Ostean, Bego Kregok eta beste hiru jantzarik Así y restar piezea eskainiko dabe. Hirugarren obrea Encierros. La cárcel dentro de la cárcel antzezlana izango da, Irene Bauren zuzendaritzapean. Rafa Acevesek Pasedoble aurkeztuko dau, musikea protagonista dauan proposamena. Emonaldiaren amaieran, ikusleek artisteak BAD-erako sortutako musika CDa jasoko dabe. Ibilbide eszenikoak Pako Revueltasen Aquí no pasa nada performanceagaz segiduko dau, plazako hiltegian.
Aurreko edizinoetan, Bilboko Metro geltoki bat, Arte Sakratuko Museoa, marmoldegi zahar bat edo Melia Hotela izan dira Itineris Apur BADen eszenatokiak.
Hiru saio egingo dira hilaren 3an, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan, eta gehinez be 50 ikusle onartuko dira. Sarrerak salgai dagiz Expogelan (San Frantzisko kalea, 32), BAD-en bulegoan. Sarrerearen prezioa 10 eurokoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!