Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurau dau Donostian

Bizkaie! 2011-10-28 16:47   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurau dau Donostian, eta bertan Akademiak Gipuzkoan dituan zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira: ordezkaritzeaz gan, Jagonet zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskerearen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten daben taldeak. Ikerguneari Luis Villasante 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zanaren izena jarri deutse.

Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurau dau Donostian, eta bertan Akademiak Gipuzkoan dituan zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira: ordezkaritzeaz gan, Jagonet zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskerearen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten daben taldeak. Ikerguneari Luis Villasante 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zanaren izena jarri deutse.

Luis Villasante Euskerearen Ikergunea izena agirian ixtea izan da, hain zuzen be, ekitaldiari hasiera emon deutsona. Euskaltzainak, herri-aginteekiko ordezkariak, Luis Villasanteren senitartekoak eta Arantzazuko Frantziskotarren ordezkariak bertan dirala, Andres Urrutia euskaltzainburuak 'Luis Villasante Euskararen Ikergunea' izena daroan plakeari estalkia kendu deutso. Plakea altzairuzkoa da, Villasanteren aurpegiaren irudia dauka, eta Ikergunearen izena, lau hizkuntzatan idatzita: euskeraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskaltzaindiaren izena eta gaurko datea be ikusi daitekez plakan.Ekitaldiaren amaieran, plaka horren oroigarriak banatu jakez Villasanteren sendiari, herri-aginteei eta Arantzazuko Frantziskotarrei.

Villasanteren senitarteko eta Arantzazuko Frantziskotarrekin batera, ondoko ordezkari publikoak izan dira: Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea, Carmen Gutierrez Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirola saileko zuzendari nagusia, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera sustatzeko zuzendari nagusia, Frantxua Maitia Euskerearen Erakunde Publikoaren burua, Máximo Gomez Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea eta Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikorako sailburuordea.

Poza. Alkarlana. Euskerearen ikerkuntzea. Laguntzea. Etorkizuna. Horreek izan dira gehien entzun diran berbak. Erakunde guztietako ordezkariek Euskaltzaindiagaz dauken harremon sendoa azpimarratu nahi izan dabe, etorkizunean holan izan daiten asmo garbia adierazo be.

Martin Garitanoren berbetan, orain arte Gipuzkoako Aldundiak eta Euskaltzaindiak alkarregaz egin daben bidea etorkizunean norabide beretik joan daitela aldarrikatu dau. XXI. mendean Euskaltzaindiak zeregin handia izango dauela esan dau, eta Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaile izango dau beti asmo horreetan.

Tolare baserria sagarrak batu eta sagardoa egiteko erabilten zan eraikina izanik, hizlari gehienek hitz-jokoa egin dabe eta Euskaltzaindiak, Ikergune barrian, euskereari zukua atara behar deutsola esan dabe. Juan Carlos Izagirre alkateak ere hala adierazi du, eta ondoren hau gaineratu: Ohorea da Euskaltzaindiaren egoitza barri honen inaugurazinoan egotea, besteak beste Donostia euskerearen uria bihurtu nahi dogulako. Carmen Gutierrezek be, hemen euskarari zukua atarako jakola esan dau, eta Arabako Foru Aldundiaren izenean Akademiari eskerrak eman deutsoz egiten dauen lanagaitik.

Miren Dobaranek eta Lourdes Auzmendik be aitatutako hitz-jokoa egin dabe. Horrezaz gain, Dobaranen esanetan, Euskaltzaindiak Gipuzkoan dauen ordezkotzea indartu eta sendotu egingo da. Ganera, Euskerearen Ikerguneak Luis Villasante Bizkaiko semearen izena eukitea guretzat, bizkaitarrontzat, ohore bat da. Lourdes Auzmendik esan dauenez, gaur egun handia da euskeraz bizi nahi eta maite dogun guztiontzat. Seguru gagoz etxe hau euskerearen zutabe bihurtuko dela, eta ez bakarrik Gipuzkoan, baizik eta Euskal Herri osoan.

Maximo Gomezek Nafarroako Gobernuaren eta Akademiaren arteko alkarlana goraipatu dau eta Luis Villasante Euskerearen Ikerguneak ikerleen lana hobetzen lagunduko dauela iragarri dau. Frantxua Maitiak bee gogora ekarri dau EEP eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana –beharrezkoa dala azpimarratu dau-, eta aprobetxau dau Ipar Euskal Herrian euskerearen ofizialtasuna aldarrikatzeko.

Amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak hitz egin dau eta, besteren artean, hauxe esan dau: Gaur Euskaltzaindiak euskerearen ikergunea abiarazoten du, bertara batu dituala Donostia urian zehar sakabanaturik dituan ikertzaile taldeak eta norbanakoak. Hortaz, Akademiak asmo eta amets zaharra egia bihurtu dau eta indartu be egin dau bere lana, betidanik Bilboko egoitzan eta ordezkaritzetan ondu dauena, Euskal Herriaren lurraldeetan zehar. Hona, bada, ikerkuntza eta gizarte zabalkuntza, euskerearen bidez uztartuak eta estekatuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu